Touriñan lurmuturra

Koordenatuak: 43°03′11″N 9°17′56″W / 43.0531°N 9.2989°W / 43.0531; -9.2989
Wikipedia, Entziklopedia askea
Touriñan lurmuturra
Datu orokorrak
Garaiera93 m
Motalurmutur eta headland (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak43°03′11″N 9°17′56″W / 43.0531°N 9.2989°W / 43.0531; -9.2989
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaCoruñako probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaMuxía
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Touriñan lurmuturra Galizia eta Espainia kontinentalean, mendebalderen dagoen puntua da. 43º 4' ipar latitude eta 9º 18' eta 18" mendebalde longitudea dira bere koordenatuak. Muxiako udalerrian dago, Coruñako probintzian.

Lurmuturra, itsasoan kilometro 1 inguru barneratzen den penintsula txiki bat da. Bere punturik altuena, itsasoaren mailatik 93 metroko garaieran dago. Granitozko egitura geologikoa du. Arrokaren higadurak uharri metaketen eraketa ahalbidetu zuen.

Olatuak Touriñan lurmuturreko itsaslabarren aurka talka egiten.

Bere paisaia malkartsua dela eta, landaretza, batik bat ote edo Ulex europaeusez osaturik dago.

Iparraldeko zatian, 1898ko abenduaren 15ean inauguratu ziren Touriñan lurmuturreko itsasargia eta eraikin osagarriak daude.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]