Trados

Wikipedia, Entziklopedia askea

SDL Trados Studio ordenagailuz lagundutako itzulpenerako (OLI) software bat da. Trados GmbH enpresa alemanak garatu zuen eta SDL International (itzultzaileentzako edukien kudeaketara dedikatzen den enpresa bat) arduratzen da haren banaketaz. Software hau itzulpen-memoriak sortzeaz arduratzen da, testua segmentutan banatuz eta segmentu horien itzulpena gordez. Gainera itzulpen-memoriak hizkuntzen arabera, erabiltzailearen arabera eta beste hainbat eratara sailkatzea ahalbidetzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jochen Hummel eta Iko Knyphausen izan ziren enpresa horren sortzaile 2004ean Stuttgarten. Hasieran Trados GmbH enpresak itzulpen zerbitzuak eskaintzen zituen, baina 80eko hamarkadaren amaieran, ordenagailu bidezko itzulpen automatikoa ematen zuten programak garatzen hasi ziren.

Tradosek MultiTerm izeneko terminologia kudeatzaile bat sgaratu zuen 1992an, Windows 3.1ekin lan egiten zuena. Bestalde, Translator's Workbench izeneko itzulpen memoria bat ere sortu zuten MS-DOSentzako. 1994rako bazebilen jada Workbench eta fuzzy match (kointzidentzia partzial) kontzeptua sartu zuten. Itzulpen-memorien, kudeatzaile terminologikoen eta sortu berria zen testu prosezadorearen itengrazioa zela eta, oso aldaketa garrantzitsua gertatu zen eta Tradosek IBM enpresak sortutako Translation Manager ordezkatu zuen. 1997an enpresak bere lekua egin zuen Microsoftek haren %20a erosi zuenean Tradosek zituen lokalizaziorako barne beharrak asetzeko. Jarraian etorri ziren urteak etengabeko lasterketa izan zen merkatua nork menderatuko zuen ikusteko eta baita globalizazioak ekarritako zergen aldaketetara ohitzeko.

Trados bereganatua izan zen SDL International enpresagatik 2005ean. Beste hori SDLXen jabe zen, Tradosen konpetidore zen OLI bat.

Produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, SDL Trados Studiok gama oso desberdinetako produktu anitz eskaintzen ditu. Honako hauen dira ezagunenetakoak:


SDL Trados Studio

Programa honek testuen edizio eta berrikuspena ahalbidetzen du itzulpen memorien bidez. Itzulpen proiektuak kudeatzeko Tradosen tresna nagusia da, terminologia antolakuntza ahalbidetzeaz gain OLI batekin konexioa ere egin ahal delako.

SDL MultiTerm

Terminologia-kudeaketarako tresna bat da, SDL Tradosekin integratzen dena base terminologikoak sortu, garatu, editatu eta kudeatzeko.

SDL Language Cloud

Hodeiko biltegiraketarako plataforma bat da, bai itzulpen automatiko eta eskuzkoetara sarrera ziurra ematen duena. SDL Tradosen eskutikako motore espezializatu batzuk ditu.

Iturburu-dokumentuen formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SDL Trados Studio 2017k 70 fitxategi formatu mota onartzen ditu, honako hauek horietako batzuk izanik: SGML, XML, HTML, XLIFF, SDLXLIFF (Studioren jatorrizko fitxategiak), OpenDocument fitxategiak, testu-fitxategiak, iturburu-kode fitxategiak (Java, Microsoft .NET...); Microsoft Word, Excel, Bilingua Excel elebiduna eta PowerPoint; eta Adobe, PDF, PDF eskaneatua (OCR barne), FrameMaker, InDesign eta InCopi bezalako fitxategi formatuak.

Itzulpen-memoria eta glosarioen kudeaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradosen itzulpen-memoria formatua SDLTM da, SQLite databasek jasana. Fitxategi batean oinarritutako itzulpen-memoria sortzen denean, SDL Trados Studiok datu-base bat sortzen du non itzulpen-unitateak gordeko dituen (itzulpen-segmentuak, alegia). SDL Trados Studioko itzulpen-memoriak itzulitako segmentu guztien testuinguruko informazioa eta dokumentu barruan zuen kokapena gordeko ditu. Jokaera horrek momentuan egiten ari den itzulpenerako garrantzitsuenak diren itzulpenak eskaintzen ditu. SDL Trados Studiok SDL GroupSharen dauden zerbitzariekin lan egin dezake, hala itzulpenean dauden aktoreen kopurua handituz. Glosario elebidun eta eleaniztunen kudeaketa SDL Multitermen bidez egiten da.

Itzulpen automatikorako makinen eta post-edizioaren integrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SDL Trados Studio 2015ek itzulpen automatikoa eta post-edizioa integratu ditu itzulpenen kudeaketa fluxuan. Itzulpen-automatikoaren aukera aktibatuz, SDL Trados Studiok segmentuaren itzulpen automatiko bat proposatuko du, ez baldin badago itzulpen-memorian aurretiaz baten bat gordeta. Gainera, jasotako itzulpen-automarikoaren post-ediziorako aukera ematen du, eta behin egokitua itzulpen-memoria pertsonalean gordeko da.

Dokumentazioa eta laguntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SDL Tradosen eskuliburua online deskarga daiteke enpresaren web-orrialdean. Gainera, Webinar bideo-konferentzien bidez, ikas daiteke oinarrizkoena dohainik eta horien inguruko informazioa www.translationzone.com web-orrialdean topa daiteke.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat retrobateragarritasun arazo zirela eta SDL Trados oso kritikatua izan zen 2008an. Trados fitxategi formatuen bertsio desberdinak erabili ahal izateko konponbide batzuk eman izan dira, baina oraindik ere hutsak ditu. SDLk erabiltzaileen kexei erantzuna eman zitzaien SDL Trados Studio 2011 Freelancen erabilitako lizentzia-sistema sinpletuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]