Transzendentzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Filosofian, transzendentzia adiera zenbait dituen terminoa. Adiera arruntean, munduaz, errealitate fisikoaz edo norberaren ezagutzaz haraindi, norberarengandik at, dagoenaren nolakotasuna da. Adibidez, Jainkoa transzendentea dela esaten da, zentzumen eta ezagutza arrunten bitartez azaldu ezin daitekeela eta bere funtsa mundutik lekora duela pentsatzen denean. Aurkako kontzeptua immanentzia litzateke, horretan norberarengan eta munduan bertan hauteman daitekeenari erreferentzia egiten diona.


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.