Haraindikotasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Traszendentzia» orritik birbideratua)

Filosofian, haraindikotasun[1] adiera zenbait dituen hitza da. Adiera arruntean, munduaz, errealitate fisikoaz edo norberaren ezagutzaz haraindi, norberarengandik at, dagoenaren nolakotasuna da. Adibidez, Jainkoa haraindikoa dela esaten da, zentzumen eta ezagutza arrunten bitartez azaldu ezin daitekeela eta bere funtsa mundutik lekora duela pentsatzen denean. Aurkako kontzeptua immanentzia litzateke, horretan norberarengan eta munduan bertan hauteman daitekeenari erreferentzia egiten diona.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «haraindikotasun - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.