Tren turistiko
Itxura
Tren turistikoa[1] trakzio-ibilgailu batez eta atoi bat edo gehiagoz osaturiko ibilgailu berezia, turistak garraiatzeko erabiltzen dena. Gehieneko abiadura mugatua du, eta zirkulazio-arloko agintaritzak ezarritako mugak bete behar ditu.[2] Tren turistikoen kontzeptua, jatorrian, distantzia luzeko konexio erosoak eskaintzeko sortu zen, Orient Expressa kasu. Gaur egun, ibilbide jakin batzuk sortu dira luxuzko material historikoarekin, bere bidaiariari bidaia esperientzia bat eskaintzeko, lur gaineko gurutzaontzi baten itxurak eginez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Turismo Hiztegia] [2009]
- ↑ Euskalterm: [Zirkulazio Hiztegia] [2019]