Trust

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Trusta enpresa askoren arteko finantza elkartea da. Horizontala izan daiteke, elkartutako enpresek helburu bera dutenean, ala bertikala, helburu osagarriak dituztenean. Trustak monopolioa sortu nahi du merkatuan, produkzioa hobeto antolatuz eta kostuaren prezioa gutxituz irabazi handiagoak eskuratzeko. Indar handia hartu eta gehiegizko eragina izan dezake; horregatik ia herrialde guztiek trustaren aurkako legeak dituzte. Badu abantailarik ere, hala nola espezializazioa, antolamendu hobea, prezioak jaistea, berrikuntzak, etab.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]