Tucumángo probintzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tucumán

Tucumángo bandera
Bandera
Tucumángo armarria
Armarria
Izen ofiziala Provincia de Tucumán
Estatua ArgentinaArgentina
Hiriburua

Koordenatuak:

San Miguel de Tucumán

26°49′00″S 65°13′00″W / 26.81667°S 65.21667°W / -26.81667; -65.21667Koordenatuak: 26°49′00″S 65°13′00″W / 26.81667°S 65.21667°W / -26.81667; -65.21667

Tucuman in Argentina.svg
Azalera
22.524 km²
Biztanleria
Dentsitatea
1.448.188 (2010)
64,3 bizt/km²
ISO 3166-2 AR-T
Web http://www.tucuman.gov.ar/


Tucumán Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ipar-mendebaldean dago. 22.524 km²ko eremua du eta 2010ean 1.448.188 biztanle zituen[1]. Hiriburua San Miguel de Tucumán da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Saltako probintziarekin du muga, ekialdean Santiago del Esterorekin, hegoaldean Santiago del Estero eta Catamarcarekin, eta mendebaldean Catamarcarekin.

Ekialdea laua da eta Sali ibaiak igarotzen du alderik alde. Mendebaldean Aconquijako mendikatea hedatzen da, 5.000 m-tik gorako gailurrek osatua (Cerro de la Bolsa, 5.330 m; Cerro del Bolsón, 5.550 m; Cerro de las Dos Lagunas, 5.450 m). Alde honetan daude, halaber, Calchaquies eta Santa Barbara mendikateak. Santa Maria ibaiaren haranak bereizten ditu aipatutako mendikate horiek eta Cajón mendikatea (4.000 m-tik gorako gailurrek osatua). Klima epela da mendietan izan ezik.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza (azukre kanabera, kotoi-landarea, tabakoa) eta abelazkuntza dira ekonomia jarduera nagusiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   República Argentina por provincia. Densidad de población. Año 2010, Censo 2010 Argentina, sig.indec.gov.ar, http://www.sig.indec.gov.ar/censo2010/. Noiz kontsultatua: 2015-08-14 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tucumángo probintzia Aldatu lotura Wikidatan