Azukre-kanabera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azukre kanabera» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Azukre-kanabera
Saccharum officinarum, Mozambique.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
LeinuaAndropogoneae (en) Andropogoneae
GeneroaSaccharum (en) Saccharum
Espeziea Saccharum officinarum

Azukre-kanabera (Saccharum officinarum) gramineo bizikor bat da, eskualde tropikaletan azukrea lortzeko landatzen dena. Azukrea elikadurarako erabiltzen da eta baiata ere biodiesela sortzeko. Historian azukre-kanaberaren laborantzaren handiagotzea esklabotasunarekin erlazionatua egon da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azukre-kanaberaren banaketa historikoa: Islama baino lehen (gorria), Erdi Aroan (berdea) eta Europarren bidez (morea)

Bere zurtoina sei metroko altuera edukitzera irits daiteke. Zurtoinarekin harremana eduki dezaketen mikroorganismo ezberdinek eta plantaren barruan hazten diren zenbait ehunek, hala nola, zurtoinak eta hostoak, atmosferako nitrojenoa finkatu dezakete, honek azukre kainaberaren laborantza bermatzen du nitrogenatu gabeko abonoa dagoen leku askotan.

Asiar jatorria du, India aldetik dator bereziki eta K.a. 1000 urtean landatzen hasi zen. XV. mendetik aurrera espainiarrek Amerikara esportatzen hasi ziren.

Kanaberako zukuan %15 azukre edukitzera irits daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azukre kanaberak Asian eta Ginea berrian dauka jatorria. Hedapen musulmandarrak, ordura arte planta honen laborantza egiten ez zen lekuetan barneratu zuen. Honela iritsi zen europar kontinentera, zehatzago Málaga eta Motrilera, hau azukre kanabera finkatu zen Europako leku bakarra bilakatuz. Geroago, espainolek landare hau, Kanariar uharteetara eraman zuten eta baita Amerikara ere. Esan ohi da Pedro de Atienzak eraman zuela lehenengoa Amerikara, Kolonek Irla Espainiarrera egindako bigarren bidaian. Honela, landare honen laborantza Panama, El Salvador, Kuba, Guatemala, Honduras, Brasil, Mexiko, Argentina, Bolivia, Paraguai, Peru, Ekuador, Uruguai, Dominikar errepublika, Kolonbia eta Venezuela bezalako lurraldeetan gauzatu zen.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurtoinaren zukua azukrearen iturri nagusia da. Kanabera uztatu ondoren, xehatzeko marraza batzuetatik igarotzen da, geroago errotako makinatik pasatzeko. Zuku hau hainbat iragazkiren bitartez arazten da, ondoren, iragazteko tratamendu bat gauzatzen da eta bertatik egosketa gordailu batzuetan jartzera igarotzen da, hemen kontzentratu egiten da eta azkenik azukrea kristalizatu egiten da. Azukrea kristalizatu denean, geratzen den ur kantitatea erauzi egiten da eta honela sortzen da azukre zuria.

Uzta biltzen den lekuetan, kanabera mastekatu egiten da eta zuku gozoa edalontzietan edo paperezko konoetan saldu egiten da eratorria izan den unearen ostean, honetarako makina bat erabiltzen da.

Kuba, Kolonbia, Dominikar Errepublika eta Venezuela bezalako lurraldeetan, zuku honek guarapo izena hartzen du, hau, Dominikar Errepublika ekialdeko eskualdean ugaria da. Azukredun kanabera alkoholdun edari destilatuak sortzeko ere erabiltzen da. Hala nola, ron, pattar eta cachaza sortzeko.

Laborantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanabera munduko zonalde tropikal eta subtropikaletako kultibo bat da. Hazkunde egokia gauzatzeko, lur egoki bat eta ura behar da. Eguzki erradiazioa modu egokian asimilatzen du landare honek. Laborantza eraginkor batek, dagoen hektarearekiko, 100 eta 150 kanabera tona sortu ditzake urte batean.

Kanabera hedatu egiten da kaina zatien landaketa baten bitartez, adabegi bakoitzetik landare berri bat ateratzen da originalaren berdina dena, hau landatua izan denean handitzen da eta zurtoinean azukrea metatzen da eta hau moztu egiten da ondu egin denean. Landareak laboratuak izaten jarraitu dezakete, egiten zaien ebakiei zafras izena ezartzen zaie. Landarea hondatu egiten da denborarekin, honela zazpi edo hamar urtetik behin berriro ere landatu behar izaten dira.

Kanaberak ur asko behar du, hazkunde tarteak 11 eta 17 hilabete inguruan garatzen dira kanabera aniztasunaren eta lekuaren arabera. Nitrogenoa, fosforoa, potasioa eta hainbat oligoelementu behar ditu bere ongarritzerako. Gatzaga lekuetan sufrea gehitzen da Sodioa neurtzeko.

Kanabera eskuz edo makinaren bitartez uztatu daiteke. Eskuz biltzen den uzta zurtoinak mozten dituen matxete batekin gauzatzen da. Pertsona batek 5 eta 7 tona azukre kanabera erre uzta bildu ditzake eta hau baino %40 erre gabeko kanabera uzta gutxiago. Uzta mekanikoa mulua mozten duen uzta biltzeko makinarekin gauzatzen da. Zurtoinak banantzen ditu honek hostoetatik haizagailuen bitartez. Makina batek orduko 30 tona uzta bildu ditzake baina zurtoina hondatzeko arriskua dago, honela landare berrien hazkundea mugatu egiten da eta birlandatzea beharrezkoa izaten da askotan.

Kaina moztu denean, berehala garraiatua izan behar da gordailura hondatu ez dadin. Garraioa kamioi edo traktore baten bitartez gauzatzen da edo trenbidearen bitartez bagoietan. Bagoi hauek 5 eta 20 tona garraiatzeko edukiera daukate.

Azukre kanaberaren laborantza Málagan garrantzitsua izan zen. Eskualde honetako nekazaritza ekonomiak, azukre kanaberaren laborantzan zeukan oinarria. Honek herri eta hirietan patrimonio industrial garrantzitsu bat utzi zuen. Azkenean, espainian azukre kanaberaren laborantza desagertu egin zen 2006an, azukre kanabera lantzen zuen azkeneko fabrikaren itxierarekin batera. Bi azukre tona atera daitezke 19 azukre kanabera tonatik.

Prozesu industriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanaberaren uzta bilketa mekanikoki edo eskuz egiten da, honetaz gain, bi modu daude: mozketa zuzena, hosto eta guzti hartuz egiten dena edo hostoak aurretik erreta eta geroago moztuz. Bigarrenak, azukrearen metaketa eta mikrobioen kutsatzearen gutxitzea onura moduan badu ere, arazoak sortzen ditu errautsen barreiadurarekin, lurraren antzutzearekin, faunaren deuseztatzearekin eta suteen hedapen arriskuarekin.

Prozesu industriala gauzatzera eramaten denean, prezioa azukre eta ezpurutasunaren erlazioek baldintzatzen dute, "polarimetro" edo "refractometro" bat erabiltzen da honetarako eta CCS (Commercial Cane Sugar)-ren formula. Hau honela adierazten da: CCS = 3/2P (1 (F+5)/100) 1/2Bx (1 (F+3)/100, bertan: P = % pol lehenengo zukuan, Bx = % brix lehenengo zukuan, F = % kainaberaren fibra. Brix: disolbagarri solidoen portzentaia izanik, Pol: sakarosaren portzentaia. Garbia, freskoa eta hosto, punta eta lur nibel baxuak edukitzeak ere baldintzatzen du.

Kanaberatik zukua ateratzen da, argitu egiten da hau eta gerora kristalizatu egiten da azukrea banantzeko. Errota batean gauzatzen da erauzketa, bertan kanabera hiru edo lau altzairuzko masetatik igarotzen da, hauek zurtoinak zukutzen dituzte zuku osoa ateraz. Erauzketa hobetzeko, ura gehitzen zaio, disolbatzen baitu honek eta honela azukre gehiago ateratzea lortzen da. Hondakin solidoa papera egiteko eta galdara erretzeko erabiltzen da, azken honek prozesu guzti hau gauzatzen du.

Erauzitako zukuak %10etik hasi eta %14ra doan sakarosa kantitatea dauka. Hau karearekin nahasi egiten da garraztasuna ekiditeko eta hondakin solidoak ateratzeko hainbat argigarritik igarotzen da. Argitua izan denean, uraren zatia lurruntzen da azukre metaketa %60koa izan dadin. Fase honetan hutsean ontziratzeko egosketa prozesu bat hasten da, masa gainase bihurtu arte. Azukre hautsa gehitzen da, honek hazi moduan funtzionatzen du, geroago, honen alboan azukre kristalak sortzen baitira.

Geroago, masa zentrifugatzaile batetik igarotzen da, honek sare bat dauka bere paretetan; azkar biratzen dutenean, indar zentrifugatzaileak eztia sareetatik bultzatzen du soilik azukrea utziz. Geratzen den azukrea gordina da eta %97ko sarakosa dauka. Azukre hau fintzeko leku batera bidali daiteke bertatik azukre zuria lortzeko. Ondoriozko eztia berriro ere kristalizatu daiteke eta beste behin zentrifugatu azukre gehiago lortzeko. Prozesu honetatik azukrea eta eztia geratzen dira, ezti honek melaza izena jasotzen du bukaeran. Melaza animalien jakiak egiteko edo alkohola sortzeko erabiltzen da.

Azukre gordina fintzen da ezpurutasun guztiak nahasteko eta sakarosa molekularen kristala ahalik eta puruen uzteko. Prozesua fintzearekin hasten da, bertan kristalak garbitzen dira itsatsitako melaza nahasteko. Ondoriozko azukrea disolbatu egiten da eta gehiago argitu. Geroago, azido sulfurikoa gehitzen zaio, kaltziozko fosfatoa sortzeko, honek bestelako ezpurutasunak garbituko ditu.

Ondoriozko likidoa koloregabetzen da eta ikatzetik iragazten da, honek ezpurutasunak bilduko ditu. Geroago, metatu egiten da eta egosi egiten da. Azkenik, azukrea eztitik banatzen da zentrifugadoretan.

Azukre kanaberatik eratortzen den beste produktu bat panela da, hau beste azukre espezie bat da findu ez dena eta edariak gozatzeko balio du.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Comité Editorial de Flora of China. 1988-2013. Flora of China (Checklist & Addendum). Unpaginated. En C. Y. Wu, P. H. Raven y D. Y. Hong (eds.) Fl. China. Science Press y Missouri Botanical Garden Press, Pekín y S. Louis.
  • Comité Editorial de Flora of China. 2006. Flora of China (Poaceae). 22: 1–733. En C. Y. Wu, P. H. Raven y D. Y. Hong (eds.) Fl. China. Science Press y Missouri Botanical Garden Press, Pekín y S. Louis.
  • CONABIO. 2009. Catálogo taxonómico de especies de México. 1. En Capital Nat. México. CONABIO, Ciudad de México.
  • Correa A., M.D., C. Galdames y M. Stapf. 2004. Cat. Pl. Vasc. Panamá 1–599. Smithsonian Tropical Research Institute, Panamá.
  • Cowan, C. P. 1983. Flora de Tabasco. Listados Floríst. México 1: 1–123.
  • Darke, R. 1999. Color Encycl. Ornam. Grasses 1–325. Timber Press, Portland.
  • Davidse, G. y R. W. Pohl. 1994. 146. Saccharum L. 6: 378–379. En G. Davidse, M. Sousa Sánchez y A.O. Chater (eds.) Fl. Mesoamer.. Universidad Nacional Autónoma de México, México, D.F.
  • Davidse, G., M. Sousa Sánchez y A.O. Chater. 1994. Alismataceae a Cyperaceae. 6: i–xvi, 1–543. En G. Davidse, M. Sousa Sánchez y A.O. Chater (eds.) Fl. Mesoamer.. Universidad Nacional Autónoma de México, México, D.F.
  • Dodson, C.H. y A.H. Gentry. 1978. Flora of the Río Palenque Science Center: Los Ríos Province, Ecuador. Selbyana 4(1–6): i–xxx, 1–628.
  • Dodson, C.H., A.H. Gentry y F.M. Valverde Badillo. 1985. Fl. Jauneche 1–512. Banco Central del Ecuador, Quito.
  • Espejo Serna, A., A.R. López-Ferrari y J. Valdés-Reyna. 2000. Poaceae. Monocot. Mexic. Sinopsis Floríst. 10: 7–236 [e índice].
  • Filgueiras, T.S. 1991. A floristic analysis of the Gramineae of Brasil's Distrito Federal and a list of the species occurring in the area. Edinburgh J. Bot. 48: 73–80.
  • Filgueiras, T.S. 2003. Saccharum. En Catalogue of New World Grasses (Poaceae): III. Subfamilies Panicoideae, Aristidoideae, Arundinoideae, and Danthonioideae. Contr. U.S. Natl. Herb. 46: 550–557.
  • Forzza, R.C. et al. 2010. 2010 Lista de espécies Flora do Brasil. http://floradobrasil.jbrj.gov.br/2010/.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]