Turtolako eliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Turtolako eliza
Turtolan kirkko.jpg

Turtolako eliza zuria udaran.

Udalerria Pello, Lappi
Herrialdea  Finlandia
Erlijioa Luteranoa
Eserleku-kop. 220 eserleku
Garaia 1953. urtean amaitua
Helbidea Torniontie 134, Turtola
66° 39′ 15″ N, 23° 52′ 21″ E / 66.65417°N,23.87250°E / 66.65417; 23.87250Koordenatuak: 66° 39′ 15″ N, 23° 52′ 21″ E / 66.65417°N,23.87250°E / 66.65417; 23.87250
Pelloko parrokia (Finlandieraz)

Turtolako eliza (finlandieraz, Turtolan kirkko) Pello udalerri tornetarreko Turtola herrian dagoen eliza da. XIX. mendean ia Torne ibar osoko eliza nagusiena zen arren, gaur egun, Torne ibarra azpieskualdeko eliza txikiena da Meltosjärviko eliza ondoren. Eliza, Finlandiako Eliza Ebanjelio-luteranoa erakundeko kidea da eta guztira, 220 fededunentzako eserlekua dauka.

Gaur egungo eraikina 1953. urtean eraiki zen, Laponiako Gerran alemaniarrek suntsitutako elizaren gainean. Antzinako zurezko eliza hau, 1819. urtean eraiki zen eta garai hartan Turtola izena zeraman udalerriari udalerritasuna eman zion. Dena den, 1944. urtean suntsitua izan zenez, Pelloko eliza nagusi berria biztanle gehien zeuzkan (eta dauzkan) herrian eraikitzea erabaki zuten, Pelloko elizatean hain zuzen. 1950. urtean, dena den, Turtolan elizak izan zuen historia kontuan izanda, elizate estatusa mantendu eta bertan beste eliza bat eraikitzen hasi ziren Amerikako luteranoek bidalitako diru-laguntzari esker. Azkenik, abuztuaren 17an eraikitze-lanak bukatu eta ireki zuten [1].

Betoizko eliza berria bi eraikinetan banatua dago, elizaren eraikina eta ezkilategia. Eraikin nagusi eta handienean dago eliza. Eraikin zuri horren barruan, 220 eserleku eta erretaula edo oholtza ospetsua daude. Teilatu iluna lehenengo solairuraino jaisten da eta Lappiko elizek duten estiloaren adibide argia da. Ezkilategia edo kanpandorrea bestalde, estilo desberdinekoa dugu, antzinako elizak zuen harrizko dorrea berreskuratzea erabaki baitzuten herritarrek; hau, udalerri osoko eraikin zaharrenetakoa da. Eliza eta sarreratik hamar metrora dagoen ezkilategiaren aurrean, Kaarlo Castrén Finlandiako Lehen Ministro ohiak finantzatutako Bigarren Mundu Gerran hildako finlandiarren omenezko hilerria dago [2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]