Txabolaren defentsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txabolaren defentsa
Jatorria
Sortzailea(k)Antonio Fillol Granell (en) Itzuli
Sorrera-urtea1895
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak70 (altuera) × 85 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP005857

Txabolaren defentsa (gaztelaniaz: La defensa de la choza) Antonio Fillol margolariaren lan bat da. 1895ean sortua, errealismo sozialaren erakusgarri da. Margolanak Valentziako hiru nekazari erakusten ditu, euren txabola armekin defendatzen, garai horretan bizi izan ziren nekazarien eta lur-jabeen arteko gatazka baten erakusgarri[1]. Gaur egun Pradoko Museoaren bildumaren parte da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan hau Fillolen errealismoaren adibide bat da. Hiru pertsona ikusten dira, etxe baten barruan. Bata zerbait ezkutatzen ari dela dirudi, eta beste biak armekin ari dira babesten. Margolanaren izenak ez du argitzen zer ari den gertatzen, txabolaren defentsa edo altxorra ezkutatzen (gaztelaniaz: La defensa de la choza o Escondiendo el tesoro), gatazka bat edo bestelako gertakari bat irudikatu baitezake[2] Hala ere, nekazari alaiaren iruditik urruntzen da[3].

1870eko hamarkadaren amaieran lehorte handiak arazoak eta gatazkak ekarri zituen errentak ordaindu ezin zuten nekazarien eta lur-jabeen artean. Gatazka horietako batzuk armatuak ere izan ziren. Blasco Ibáñezek La Barraca eleberria gai honen inguruan idatzi zuen, margolan hau egin eta hiru urte beranduago. Baliteke Ibáñezek inspirazioa izatea margolan honetan[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «La defensa de la choza - Colección - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  2. Hermosilla, Carlos Reyero. (2017). «Pérez Rojas, F. Javier; Alcaide Delgado, José Luis, Antonio Fillol Granell (1870-1930). Naturalismo radical y modernismo» Ars longa: cuadernos de arte (26): 396–397. ISSN 1130-7099. (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  3. Pla Vivas, Vicente. (2012). «Figuras del campesino valenciano en el arte del XIX: de la integración técnica a la disgregación costumbrista» Plá Vivas, Vicente 2012 Figuras del campesino valenciano en el arte del XIX: de la integración técnica a la disgregación costumbrista Revista Valenciana d'Etnologia 1 7 139 160 (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]