Txanbelan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Txanbelana etxe bateko funtzionarioa da. Herrialde askotan, kargu hau subiranoen bizilekuari lotuta dago eta ohorezko izaera du. Etimologikoki, bere kamarlengo sinonimoa bezala, frantsesezko Chambellan-etik dator, eta, hau, germaniar kamarling-etik.

Txanbelan ere esan nahi du, Harluxet hiztegiaren arabera, "subirano baten ganbarazaina zen noblea".[1] Historikoki, monasterioek, katedralek eta Erdi Aroko hiriek txanbelan kargua zuten. Horrela, Londres Hiriko Finantza Zuzendaria txanbelan (ingelesez Chamberlain) izenarekin ezagutzen da oraindik.

Erabilera moderno herrikoi batean, dantzaldiko laguntzaileaz eta hamabost urteko ospakizun ekitaldiaz ari da zenbait herrialdetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Txanbelan. .