Txantiloi:2008-26 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apaiza, gerlaria eta nekazaria, Erdi Aroko hiru ordenen ordezkariak.
Apaiza, gerlaria eta nekazaria, Erdi Aroko hiru ordenen ordezkariak.

Erdi Aroa Europako historian, hirugarren garaia da, Antzinaroa eta Aro Modernoaren artean dagoena. Gutxi gorabehera, V. mendetik XV. mendera luzatzen da, nahiz eta milurteko horretan historialariek beste azpiaroak, Behe Erdi Aroa eta Goi Erdi Aroa hain zuzen ere, sailkatzen dituzten.

Erdi Aroan, aldaketa ugari gertatu ziren politika, kultura eta ekonomia arloetan. Egungo Europako hainbat estatuk oinarriak aro honetan dauzkate, muga politikoak garai gatazkatsu honetako leinu eta armaden garaipenen ondorioa baitziren.