Txantiloi:2008-28 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eusko Itsas Gudarostea edo Gudontzidiaren Laguntzako Ontzitaldea Espainiako Gerra Zibilean Eusko Jaurlaritzak autonomia lortuta gero sortu zuen itsas armada da. Gobernu errepublikarraren iparreko flotatik independentea zen, bere buruzagitzarekin.

Nagusiki kanoiez armaturiko bakailao-ontziz osatu zen ontziteria, bou-ak alegia, gainerakoak arrantzontzi eta itsasontzi txikiagoak ziren.

Ontzien eskifaia eskarmentuzko euskal arrantzaleekin eta marinelekin osatu zen. Atlantikoko portu frantziarrekin komunikazioak ez galtzeko, armatutako ontziez gain posta eta garraio lanak betetzen zituen itsasontziak ere bazeuden.