Txantiloi:2008-36 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bakterioak organismo prokariotoak dira, sexuaren bidez ugaltzen ez direnak. Mikrobio mota bat dira. Oxigenoaren beharraren arabera, bi multzotan banatzen dira: Aerobioak (oxigenoa behar dutenak) eta anaerobioak (oxigenorik behar ez dutenak). Itxuraren arabera: Baziloak (luzangak), kokoak (biribilak), espiriloak (kiribilak) eta bibrioak (kakotx itxurakoak).

Gram izeneko tindaketa hartzen badute, Gram positiboak dira eta, hartu ezean, Gram negatiboak. Lehenengo bakterioa Antony van Leeuwenhoek zientzialari herbeheretarrak topatu zuen 1683an.

Bakterioak gure planetako bizidun ugarienak dira. Non-nahi aurkitzen dira, mota guztietako habitetan: lurzoruan,uretan,airean eta beste bizidunen barnean ere. Habitat gogorrenetan eta latzenetan bizi daitezke, gainontzeko bizidunek onartzen ez dituztenak: 0 °C-tik beherako tenperaturetan eta 100 °C-tan ere; itsasoko sakoneran, 5.000 metrotik behera, ikaragarrizko presioak jasanez; habitat azidoetan (pH=1) eta urik gabeko tokietan, e.a. Espezie batzuk patogenoak badira ere, bakterio gehienak ez dira kaltegarriak gizakiarentzat; are gehiago, oso onuragarriak dira sinbiosi egiterakoan edota zenbait industri prozesutan. Bestalde, materiaren zikloetan (karbonoa zein nitrogenoarenean) parte hartzen dute, eginkizun garrantzitsua osatuz.