Sinbiosi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bi sinbionteek onura lortzen duten sinbiosi batean adibidea Heteractis magnificaren erroen artean igeri egiten duen pailazo arrainarena da. Arrain horrek lurralde hori zainduko du beste arrain jaleetatik babestuz anemona eta honek bere erroekin arraina harraparietatik babestuko du.

Sinbiosia biologian bi espezie edo gehiagoren arteko harreman estu eta iraunkorra da. Elkartutako espezieek (sinbionteek) derrigorrezko harremana osatzen dute, bientzat onuragarria dena (elkar behar dute bizi ahal izateko)

Sinbiosi mota desberdinak bereiz daitezke: ektosinbiosia eta endosinbiosia. Lehenengoan, sinbionte bat bestearen gorputzaren kanpoan bizi da, digestio aparatu edo guruin exokrinoen hodiak barne. Bestean, gune intrazelularrean dago, hots, zelula barnean.

Lynn Margulis biologo famatuak sinbiosia garapenaren eragile garrantzitsuena dela dio. Charles Darwinen garapenari buruzko ideiak osatu gabe daudela uste du, garapena organismoen arteko elkarrekintza eta menpekotasunei oso estuki lotuta dagoelako.

Termino hau mutualismoa dagoenean bakarrik, hau da, sinbionteek onura lortzen dutenean (kasu honetan sinbionteren bat hiltzen bada, bestea ere hil egiten da) edo elkarrekintza biologikoak dauden harreman guztietara zabaldu behar den eztabaida dago.

Bizidunen arteko elkarrekintza biologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekosistema batean bizidunen arteko elkarrekintza biologiko desberdinak gauzatzen dira, hurrengo hauek garrantzitsuenak izanik:

  • Mutualismoa: parte hartzen duten bi sinbionteei onura dakarkien harreman biologikoa.
  • Sinbiosia: mutualismo mota bat da, zeinean bi espezieen artean harreman anatomiko-funtzional estu eta iraunkorra sortzen den.
  • Komensalismoa: partaideetako bati onura dakarkion eta besteari ez eragin onuragarririk, ez kaltegarririk dakarkion harremana.
  • Parasitismoa: bizidun bati onura dakarkion eta besteari kaltea dakarkion harreman mota.

Sinbiosiaren adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinbiosiaren zenbait adibide:

  • Likena elkartutako alga zelulabakar eta onddo batek osatzen dute. Onddoak elikagaiak hartuko ditu algari esker, honek fotosintesia egiteko ahalmena baitu eta algak aldiz, ur gehiago xurgatu ahal izango du onddoaren ezaugarriei esker ihartzeko arriskua murriztuz.
  • Itsasoko anemona eta karramarro ermitaria. Karramarroak anemona garraiatuko du eta anemonak babesa emango dio karramarroari bere erro pozoinsuekin.
  • Arraina eta ganba itsua. Ganbak gordeleku bat zulatzen du bere hanka indartsuekin eta arrainari bertan sartzen uzten dio. Arraina ordainetan itsu-gidari moduan ibiliko da ganbari elikagaiak aurkitzen lagunduz. Ganbak bere antenekin arrainaren buztana ikutzen du eta honek mugitu egiten du arriskuren bat somatuz gero.
  • Mikorrizak landare baten eta onddo baten arteko elkarketa sinbiotikoa da, biei onurak dakarzkiena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Sinbiosi