Txantiloi:2008-44 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Akira Toriyama (鳥山 明 edo Toriyama Akira, japonieraz) mangaka ezaguna eta bideo-jokoetako pertsonaia diseinatzaile japoniarra da.

Bere manga asko nahiko ezagunak egin dira: Dr. Slump, Dragon Boy, Cashman, Go! Go! Ackman, Kajika eta abar. Baina, zalantzarik gabe, bere bizitzan egin duen lanik ezagunena Dragoi Bola izan da.

Akira Toriyama 1955eko apirilaren 5ean jaio zen Kiyosun, Aichiko prefekturan (Japonia). Kaeasu eta Tonbiren semea, eta Uzuraren anaia zaharra. Azken honek ere seme bat du. Yoshimi Toriyamarekin ezkonduta dago eta bi seme-alaba dituzte: Sasuke, 1987ko apirilean jaiotako mutikoa, eta alaba bat, 1990eko amaieran jaioa eta bere izenik sekula esan ez duena. Akirak “argia” esan nahi du japonieraz eta Toriyamak “txorien mendia”, hortik dator bere estudioaren izena: Bird. Bere zaletasunak familiarekin egotea, maketak muntatzea, bideo-kontsolekin jokatzea eta motorrean ibiltzea dira. Bere eraginen artean aipatzekoa da Disney-ren 101 Dalmata filma, marrazkilari izatera bultzatu zuena.