Txantiloi:2008-8 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estatu GaraiaFinlandiako Dukerri HandiaSuediar ErresumaFinlandiako Historiaurrea

Finlandiako lehenengo biztanleak, Neanderthalgo gizakiak izan zirela uste da. Kristinestadgo Susiluola kobazuloan (otsoaren koba), aurkitu diren zantzuen arabera, hauek, iparraldeko lurraldeetara duela 130.000 urte inguru iritsi ziren.

Gizaki modernoa Izotz Aroaren ondoren iritsi zen, duela ia 9.000 urte. Lehen biztanleak, ehiztari eta biltzaileak ziren batez ere, eta hauen kulturak, Suomusjärvi eta Kunda kulturen izenak jaso ditu. Antrean munduko arrantza-sare zaharrenak aurkitu dituzte, K.a. 8300 urtekoak, kultura bereko gizakienak direnak.