Homo sapiens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Homo sapiens
Ioniar-baliorik ez

Human.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHominidae
GeneroaHomo
Espeziea Homo sapiens
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Habitat-homo-sapiens.svg
Datu orokorrak
Mugimenduabipedalism (en) Itzuli
Ernaldia280 egun
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakAma-esne, Giza azal eta head hair (en) Itzuli
Bihotz-frekuentzia70 taupada minutuko
Entzumen frekuentzia20 hertz — 64 hertz — 20.000 hertz — 23 kilohertz (en) Itzuli
Genomaren kokapenancbi.nlm.nih.gov… eta ensembl.org…

Homo sapiens (latinezko homo 'gizaki' eta sapiens 'jakintsu') primateen familiako espezie bat da, hominidoen familiakoa. "Gizaki" izenez ere ezagutzen dira. Gizakiek hizkuntza-egitura konplexuak, logika, matematika, idazketa, musika, zientzia eta teknologia asmatu, ikasi eta erabiltzeko gaitasun mentalak dituzte. Gizakiak animalia sozialak dira, kontzeptu erabat abstraktuak ulertzeko, transmititzeko eta ikasteko gai direnak.

Zalantza barik, bai egungo giza populazioen ezaugarri anatomikoak dituztenak bai "portaera moderno" dutenak homo sapienstzat hartzen dira. Homo sapiensi esleitutako aztarnarik antzinakoenak Marokon daude eta duela 315.000 urte ingurukoak dira.[1] "Portaera moderno" baten aztarnarik zaharrenak Pinnacle Pointekoak (Hegoafrika) dira eta 165.000 urte inguru dituzte.

Homo generokoa da, antzinean dibertsifikatuagoa izan zena eta azken milioi eta erdi urteetan galdutako beste espezie batzuk ere bazituena. Homo neanderthalensis (duela 28.000 urte) eta Homo floresiensis (duela 12.000 urte) desagertu zirenetik, Homo generoan oraindik bizirik dirauen espezie ezagun bakarra Homo sapiens da.

Duela gutxi arte, biologiak izen trinomiala erabiltzen zuen —Homo sapiens sapiens— espezie horrentzat, baina, berrikiago, neandertala eta gaur egungo gizakiaren arteko lotura filogenetikoa baztertu dute,[2] eta, beraz, izen binomiala baino ez da erabiltzen. Homo sapiens primateen leinu batekoa da, hominoideoena hain zuzen ere. 2003an, Homo sapiens idaltu aurkitu izanak sistema trinomialera itzultzea beharrezko egingo zukeen arren, oraindik ez dakigu azken horren posizio taxonomikoa.[3] Ebolutiboki, hominoideoak Afrikan bereizi ziren, eta arbaso horiengandik hominidoen familia sortu zen.

Filosofikoki, gizakiak era askotara definitu eta birdefinitu du bere burua historian zehar, horrela bere existentziari buruzko helburu positibo edo negatiboa emanez. Hainbat sistema erlijioso eta ideal filosofiko daude, kultura eta ideal indibidual ezberdinen arabera, galdera existentzial horietako batzuei erantzutea helburu eta funtzio dutenak. Gizakiek beren buruaz eta iraganaz jabetzeko gaitasuna dute; badakite era askotako proiektuak planeatu, eraldatu eta egiteko ahalmena dutela. Gaitasun horren arabera, hainbat kode moral eta dogma sortu dituzte, gaitasun horiek erabiltzera zuzen-zuzenean bideratuta. Gainera, naturatik eta beste gizaki batzuetatik datozen erantzukizunez eta arriskuez jabetu daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Callaway, Ewen. (2017-6-7). «Oldest Homo sapiens fossil claim rewrites our species' history» Nature.
  2. (Ingelesez) Krings, M.; et al.. (1997). Neandertal DNA Sequences and the Origin of Modern Humans. .
  3. (Ingelesez) White, Tim D.; Asfaw, Berhane; DeGusta, David; Gilbert, Henry; Richards, Gary D.; Suwa, Gen; Clark Howell, F.. (2003-6-12). «Pleistocene Homo sapiens from Middle Awash, Ethiopia» Nature 423 (6941): 742-747. doi:10.1038/nature01669..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]