Txantiloi:2009-31 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Le Mont-Saint-Michel Normandiako udalerria da, granitozko haitz-uharte batean kokatua, Couesnon ibaiaren estuarioan dagoen muino harritsuan. Lur lehorretik itsasorantz kilometro batera barneratzen da. Kokaleku hau Avranchesetik gertu gelditzen da.

Saint-Michel mendiaren arkitektura harrigarriak eta bere badiak Normandiako leku jendetsu eta bisitatuenen artean kokatzen dute eta Frantziako aurrenekotakoa, urteko 3.200.000 bisitariekin. Mikel Goiangeruaren estatua bat dago abade-elizaren gailurrean, itsas-bazterretik 170 metrotara altxatzen delarik.

Eraikuntza ugarien kalitatea, banaka-banaka Monumentu historiko delakoaren bidez sailkatua daude (parrokia eliza, adibidez 1909tik aurrera) edo monumentu historikoen zerrenda gehigarrian izena ematen. Monumentu historiko bezala aldarrikatu zuten 1862az gero, 1979tik aurrera Mont-Saint-Michel Unescoren Gizateriaren Ondarearen Zerrendan agertzen da. UNESCOren adierazpenean Moidreyeko errota ere barnean sartzen delarik, lurretik lau kilometro inguru barnerago.