Txantiloi:2009-43 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erromintxela (baita errumanzel eta erremaitzela ere) ijito edo buhame euskaldunen eta beraien hizkuntzaren izena da. Egaxu da ijitoak ez direnei deitzeko darabilten izena. Kalo kulturako ijitoei aldiz, "ankagorri" deitzeko ohitura dute. Hori, erromintxelen talde-sentimenduaren froga izan daiteke.

XV. mendean Europako iparraldetik etorri eta egun Lapurdiko kostaldean, Zuberoako mendi inguruetan, Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian bizirik dirauen talde etnikoa da erromintxelena.

Erromintxela, batzutan, inguruko erromantze hizkuntzetan euskal kalo edo euskado-rromani izenez ere izan da ezaguna.

500 erromintxel inguru gelditzen omen dira, eta haietako asko baserrietan bizi izan dira. "Etxeberria" deitura haien artean oso ohikoa da. Hegoaldean, beren hizkuntzan erraztasunez mintzatzeko gai diren gehienak laurogei urtetik gorakoak dira, gazteagoak hiztun pasiboak diren bitartean. Askok kaloz, gaztelaniaz edo euskaraz badakite, eta hiruretan hitz egiteko gai denik ere bada. Iparraldean, oraindik ere hiru belaunaldietan erromintxela eguneroko hizkuntza da buhame familia askotan.