Txantiloi:2010-26 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ranua Lappi eskualde finlandiarrean dagoen udalerria da, Rovaniemi hiriburuaren hegoaldean eta Ipar Ostrobotniaren mugan. 3.694,83 km²-ko azalera duen udalerria honek, ia 4.500 biztanle dauzka, eta Rovaniemi bizilagunarekin batera sortu duen eskaintza turistikoari esker, Lappi eskualdeko irabazi gehien dituen bigarren udalerria da. Gainera, Helsinkiko Korkeasaari ondoren, Finlandiako zoo handiena da Ranuakoa, Ranuan Eläinpuisto. Bertan, animalia arktiko guztiak daude, bai hegazgtiak, baita ugaztunak ere, eta herrialdeko hartz zuri bakarrak zooan aurki daitezke: Manasse ar nagusia eta Rostockeko Venus eta Valeska biki alemaniarrak. Urtero, guztira bisitari izaten ditu.