Ranua

Koordenatuak: 65°55′45″N 26°31′00″E / 65.92917°N 26.51667°E / 65.92917; 26.51667
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ranua

Ranuako armarria
Armarria
Berezko izena Ranuan kunta
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Lappiko eskualdea
Rovaniemiko azpieskualdea
Alkatea Sirpa Hakala
Sorrera 1917
Ranua Finlandiako mapan
Koordenatuak 65°55′45″N 26°31′00″E / 65.92917°N 26.51667°E / 65.92917; 26.51667
Azalera
- Ur-azalera
3.694,80 km²[1]
240,86 km² (%6,5)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
3.996 (2017.08.31)[2]
1,16 bizt/km²
(2016)[2]
% 99,0 (ofiziala)
% 0,1
% 0,9
Webgune ofiziala

Ranua Finlandiako iparraldeko udalerri bat da, Lappi eskualdean kokatua, Rovaniemi hiriburuaren hegoaldean eta Ipar Ostrobotniaren mugan. 3.694,83 km²-ko azalera duen udalerria honek, ia 4.500 biztanle dauzka, eta Rovaniemi bizilagunarekin batera sortu duen eskaintza turistikoari esker, Lappi eskualdeko irabazi gehien dituen bigarren udalerria da. Gainera, Helsinkiko Korkeasaari ondoren, Finlandiako zoo handiena da Ranuakoa, Ranuan Eläinpuisto. Bertan, animalia artiko guztiak daude, bai hegaztiak, baita ugaztunak ere, eta herrialdeko hartz zuri bakarrak zooan aurki daitezke: Manasse ar nagusia eta Rostockeko Venus eta Valeska biki alemaniarrak. Urtero, guztira, milaka bisitari izaten ditu.

Lappi eskualdearen hegoaldean dago, Ipar Ostrobotniaren mugan eta Rovaniemi hiriburuaren eta Zirkulu Polar Artiko paralelotik 80 bat km hegoaldera. Rovaniemiz gain, beste bizilagunak Tervola eta Simo mendebaldean, Posio ekialdean eta hegoaldeko Ii eta Pudasjärvi udalerri ipar ostrobotniarrak dira.

Azken urteotan, Ranua eta Tervola artean dagoen Runkaus Natura Erreserba Hertsiaren inguruan uranio erreserba urriak aurkitu dira. Sektore honetan gailurrean dauden enpresak, bertan uranio erauzketak egiten hasteko prestatzen hasiak dira. Izan ere, uranioa baliagai oso mugatua eta kutsakorra da, eta lappitarrek Uraaniton izeneko elkarte bat sortu dute hau erauztearen aurka. Nahiz eta aurka dauden ranuatarrek, udalbatzan bost eserleku lortu dituen Parempi Ranua taldea sortu duten, eta Zentroko Alderdiko ordezkari batzuk ere uranioa bilatzearen aurka bozkatu zuten, ez ziren nahikoak izan baliagai honen bilaketa ekiditeko [3].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ranuako geografia»
Simojärvi aintziraren itzalak udako egunsentian.

Udalerria Finlandiako Lappi eskualdearen hegoaldean dago. Ipar Ostrobotniarekin muga egiten du eta Rovaniemiren erdigunetik eta Zirkulu Polar Artiko paralelotik 80 bat km hegoaldera dago. Eskualdeko hiriburuaz gain, beste bizilagunak Tervola eta Simo mendebaldean, Posio ekialdean eta hegoaldeko Ii eta Pudasjärvi udalerri ipar ostrobotniarrak dira. Ranuak 3.694,83 km²-ko azalera dauka, alegia, Iparraldea baino handiagoa da, eta Rovaniemirekin batera izen bera duen azpieskualdea osatzen du. Udalerriko klima nagusia, klima subartikoa da, eta taiga edo baso borealak udalerriko bazter guztiak betetzen ditu; honenbestez, bertan hazten diren zuhaizti ohikoenak, haltzadiak, izeidiak, makaldiak, pinudiak, sahastiak eta urkidiak dira. Elurrak ere udalerriko lurra estaltzen du azaro hasieratik maiatzera arte eta azkenik, aipatzekoak dira landare-espezie desberdinak aurki daitezkeen inguru zingiratsu eta paduratsuak, herrialde osoko ospetsuenak.

Lehen aipatu bezala, Zirkulu Polar Artikoaren, 66º 33' 38" paraleloaren, hegoaldean dago udalerria; zehazki 80 bat km hegoaldera. Horrenbestez, Lappiko gauerdiko eguzki eta gau polar fenomeno atmosferikoak ez dira ematen, baina Finlandia ospetsu egin duten gau zuriak urtero izaten dira; hau da, eguzkiaren argitasuna Ranuako zeruaren jabe izaten da ekain-uztail bitartean. Lehen esan bezala, udalerriko klima nagusia subartikoa da eta, ondorioz, tenperatura leunak izaten dira udan, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Lappi iparraldean ez bezala, Ozeano Artikora iristen diren ur-korronte beroek ez dituzte neguak leuntzen, eta herrialdeko negu latzenak inguru honetakoak izan ohi dira. Samiek antzinean, eta gaur egun oraindik egiten dituzten egutegietan, Lappiko klima ulertzeko lagungarri diren zortzi urtaro bereizten zituzten: udaberri-negua, udaberria, aitzinuda, uda, aitzinudazkena, udazkena, aitzinegua eta negu iluna. Bestalde, iparrargiak inguru honetan oso ohikoak ez diren arren, urrian eta martxoan noizbehinka ikus daitezke [4].

Baso elurtua Tolja herritik hurbil.

Udalerria guztiz laua da, 300 metroak igarotzen dituen lekurik ez dagoelako; gailur garaiena 277 metroko Palovaara muinoaren gailurra da. Ur-azalera berriz, %6,5ekoa baino ez da. Herrialdeko udalerrietan ematen den batezbestekoaren azpitik; guztira, 241,09 km². Dena den, hainbat aintzira eta ibai daude udalerrian; hala nola, aipatzekoak dira Juottaan tekojärvi, Näskäjärvi, udalerriaren izen bera daraman Ranuanjärvi eta Simojärvi eta Soppana izeneko babestutako natura-eremu ospetsua osatzen duen Simojärvi aintzirak, eta Kivijoki, udalerria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen Simojoki, Siuruanjoki eta Tainijoki ibaiak. Bertako ur-korronte indartsu, emaritsu eta harroetan dauden izokina, amuarrain marroia eta laponiako amuarraina bezalako ur gezatako arrainek arrantzale ugari erakartzen dituzte. Arrantzale hauek, ur-jauzi txiki eta ur harrotatik hurbil jarri ohi dira arrain nahasiak harrapatzen errazagoak direlako. Hala ere, ur-eremuetan ikus daitezkeen animalia handienak, herrialdeko igaraba ospetsuak dira.

Herrialdeko hartz arreak Ranua Zooan.

Simojärvi eta Soppanakoaz gain, babestutako beste bi eremu daude udalerrian, Litokaira eta Runkaus Natura Erreserba Hertsia. Batik bat aintzira eta eremu zingiratsuek osatzen dituzte eremu babestu hauek eta herrialdeko natura basatiaren erakusgarri dira. Paduretako intsektuez eta arrainez elikatzen diren hegaztien artean, lira-oilarrak, espezie desberdinetako antzarak, aliota artikoak, beltxarga oihulariak, arrano arrantzaleak eta ubarroi handiak daude. Bestalde, aipatzekoak dira udalerriko baso handietan bizi diren siberiar eskinosoak, elur-hontzak, hontz handiak eta ipar-urubiak. Ugaztunen taldea aldiz, otsoek, hartz arreek, ipar-katamotzek, altzeek, azeri gorri eta zuriek, azkonarrek, elur-orein basati eta etxekotuek, erbi arruntek, ipar-erbiek eta jatunek osatzen dute. Animali guzti hauez gain, Ranua Zooan herrialdeko hartz zuri bakarrak daude: Manasse ar nagusia eta Rostockeko Venus eta Valeska biki alemaniarrak [5][6][7].

Azken urteotan, Ranua eta Tervola artean dagoen Runkaus Natura Erreserba Hertsiaren inguruan uranio erreserba urriak aurkitu dira. Sektore honetan gailurrean dauden Australia, Frantzia eta Kanadako enpresak, bertan uranio erauzketak egiten hasteko prestatzen hasiak dira. Uranioa baliagai oso mugatua eta kutsakorra denez, lappitarrek Uraaniton izeneko elkarte bat sortu dute hau erauztearen aurka. Azken urteotan, elkarte honek hainbat manifestazio (Helsinkin esaterako) eta natura kanpaketa antolatu ditu. Hego Lappin egin zen natura kanpaketan 2008ko udal hauteskundeetarako talde bat aurkeztea erabaki zuten; hain zuzen, Parempi Ranua talde independenteak bost eserleku lortu zituen udalerriko udal hauteskundeetan. Talde honez gain, Zentroko Alderdiko ordezkari batzuk ere uranioa bilatzearen aurka bozkatu zuten udalbatzan. Dena den, boto hauek ez ziren nahikoak izan baliagai honen bilaketa ekiditeko eta erauzketak laster hasiko direla uste dute Uraaniton elkartekoek [3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ranuako historia»

Bazter hauetara iritsi zen lehen gizarte antolatua, Izotz Aroaren ondoren, iparraldeko klima leuntzen eta glaziarrak urtzen hasi zirenean iritsi zela uste da, k.a. VII. mende inguruan. Mendeetan eratu zen kulturari Komsa edo Gorravárri izena ematen zaio eta gehienbat, Ipar Itsasoko lehen Fonsa kulturako tribuekin harreman estuak izan zituzten. Nahiz eta oraindik lurralde honen jatorrizko biztanleen, samitarren jatorria ezezaguna den, badirudi tribu hauen eta beranduago Eskandinaviara immigratu zuten eta eurekin samiera hizkuntza eraman zuten herri uraldarren nahasketaren ondorioa direla. Kemijoki ibaitik hurbil bizi ziren samitarrak (haien artean ranuatarrak), gaur egun desagertua dagoen hizkuntza berezi batean hitz egiten zuten, kemieraz edo kemi samieraz. Hegoaldeko tavastiarrak eta ekialdeko kareliarrak izan ziren aurkitutako burdinezko tresneria Lappira ekarri zuten biztanleak I. mende inguruan [8].

Urki zilarkaren baso zabalak.

Hasieran, Suediar Inperioaren garaian, Kemi hiriaren menpe zegoen herri txiki bat baino ez zen Ranua, Ostrobotnia antzinako probintzian. Herriaren lehen aipamena 1577. urtekoa bada ere, badakigu garai hartarako ia samitarrik ez zela gelditzen. Ranuatarrak, eguraldiak baimentzen zuenean behintzat, arto, patata eta zereal nekazaritzatik, arrantzatik, larru merkataritzatik, eta XVIII. mendetik aurrera basogintza industriatik eta elur-orein abeltzaintzatik bizi ziren.

XVIII. mendean, Finlandiaren kontrola izateko Suediar eta Errusiar Inperioen arteko guduak izan ziren Finlandia eta Europa kontinente osoan; azkenean, Finlandiako Gerran, Errusiar Inperioak herrialdea bereganatu zuen, finlandiar nazionalismoaren laguntzaz. XIX. mendean, Lappiko udalerrien hazkundea eman zen (Kemi-Tornio, Sodankylä eta Rovaniemirena), eta udalerria, garai berriak asetzeko behar ziren produktuak (egurra esaterako) lortzeaz arduratu zen. Basogintza industria eratzen hasi zen.

XX. mende hasieran, Errusian zebilen giro nahasiari probetxu atera nahian, finlandiarrek independentzia aldarrikatu zuten 1917an eta Gerra Zibila irabazi ondoren, burujabe bihurtu zen 1918. urtean. Urte horretan bertan, Ranua udalerri bihurtu zen. Herrialde subiranoa bihurtu ondoren, herriko bizimodua aldatzen hasi zen; Rovaniemi bizilaguna Lappiko hiriburu izendatu zuten eta hazkundeak bultzada handia eduki zuen. Hala ere, Bigarren Mundu Gerrak eztanda egin zuen kontinente zaharrean. Herrialdeak bere independiente estatusa mantendu nahian, Alemania naziarekin bat egin zuen SESB bere lurraldetik urruntzeko. Norvegiatik iritsitako tropa alemaniarrak hirian egokitu ziren eta Ozeano Artikoaren defentsa antolatzeari ekin zioten. Hainbat guden ondoren (Neguko Gerra, Jarraipenaren Gerra), Finlandiak lurralde asko galdu zituen; haien artean, Salla udalerriko zati bat.

Ranuako zooaren sarrera.

Hala ere, herrialdeak SESBekin bake-akordio bat sinatu zuen, eta horrek, alemaniarrak finlandiar lurretatik botatzea eskatzen zuen. Finlandiak orduan, naziak jazartzeari ekin zion. Hauek, bizilagun den Norvegiara, euren herrialde satelitera, alde egitea pentsatu zuten, baina ihes egin baino lehen, Lappi osoa suntsitzeko agindua eman zuen Lothar Rendulic ofizialak. Laponiako Gerra hasi zen. Finlandiarrek Kemi eta Tornio ingurura jo zuten alemaniarrak portu estrategiko hoietatik urruntzen saiatzeko eta bitartean, naziek gotorleku sendoena zuten Rovaniemi suntsitzera abiatu ziren. Hiriburuan izugarrizko suntsiketak egin zituzten, baina bertara Kemijärvi herritik sartu zirenez, Ranuak ez zuen hondamendirik jasan.

Bigarren Mundu Gerra osteko urteetan, Finlandiak ekonomikoki, izugarrizko hazkuntza izan zuen, eta gizarte eta politika egonkortasuna lortu zuen. Gerra osteko herrialde pobre bat izateari utzi, Gerra Hotzean neutral aldarrikatu, NBEk ezarritako isuna ordaindu, eta 40 urtetan, teknologikoki munduko estatu garatu eta jakintsuena bihurtu zen, merkatuko izugarrizko botere ekonomikoarekin eta bizi maila altuarekin.

Errepide elurtua Kelankylä herrixkatik gertu.

Azken 30 urteetan, biztanleria asko jaitsi da (70eko hamarkadako 7.000 biztanletik, gaur egungo 4.500era) eta ranuatarren arazo nagusia langabezia bihurtu da. Herritarrak lanpostu eta bizimodu hobe baten bila Rovaniemi hirira alde egiten jarraitzen dute, baina badirudi 1983. urtean sortutako Ranuan Eläinpuisto zooari esker, turistak gerturatzen hasiak direla eta langabezia garaiari bukaera eman zaiola. 2005. urtetik irabazi gehien dituen Lappiko bigarren udalerria da Rovaniemi ondoren [9].

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ranuan Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek eraiki zuten aerodromo bat dago, baina herritarrek airez bidaiatzeko erabiltzen duten azpiegitura Rovaniemiko aireportua da. Aireportu hau udalerritik oso hurbil dago, 80 bat km-ra gutxi gorabehera, eta Europa osorako hegaldiak eskaintzen dira bertatik [10].

Hegoaldetik iparraldera doan estatu finlandiarraren VR-Yhtymä garraio-konpainiaren trenbide-sarea ez da udalerritik igarotzen. Hala ere, hiriko biztanleek Rovaniemira joanez gero, herrialdeko edozein hiri handira trenbidez bidaiatzeko aukera daukate (Errusiako Mosku eta San Petersburgora barne); Helsinkira esaterako, zortzi ordu eskasean iristeko aukera dago.

Kantatie 78 errepideak Ranua gurutzatu egiten du eta udalerria Rovaniemi eta Ipar Ostrobotniako hiriekin batzen du. Errepide txikiagoak ere badaude, herrixka txikietatik herrigunera doazenak [11].

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ranuako herrixkak»

Udalerria hain handia denez, hainbat herrixkez osatua dago; guztira hogeita hamar baino gehiago izango dira, baina gutxi batzuk baino ez dute ehun biztanleko muga igarotzen. Ranua herria da nagusi eta udalerriko biztanleriaren erdia baino gehiago bertan bizi da [12].

Ranuako mapa
Ranuako mapa

Hauek dira herrixka garrantzitsuenak:



200 biztanle baino gehiago dauzkaten herrixkak beltzez.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak hiri senidetu bakarra dauka 1990. urtetik, Iwasaki; hala ere, ondorengo udalerriekin ere harreman ona dauka:

Udala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ranuako eta Finlandiako gainontzeko udalerrietako udalbatzak eratzeko, lau urtero udal hauteskundeak antolatzen dira herrialdean. Gaur egun dagoen udalbatza 2012ko urriaren 28an ospatu ziren udal hauteskundeetan eratu zen.

Ranuako Udalbatza [13]
Alderdia Eserlekuak +/- Ehunekoa Ranuako udalbatza
-- Zentroko Alderdia 20 3 % 64,5
-- Parempi Ranua 3 2 % 12,5
-- Alderdi Sozial-Demokrata 2 1 % 9,1
-- Koalizio Nazionala 1 1 % 6,4
-- Benetako Finlandiarrak 1 1 % 5,7

Landa udalerri guztietan nagusitzen den Zentroko Alderdia suertatu zen garaile, eserleku guztien %63arekin. Gainera, aurreko hauteskundeko emaitzak hobetu zituen eta ordezkari bat irabazi zuen; guztira, hamazazpi lortu zituen. Lappi eskualdean lortutako garaipen handiena izan zen Zentroko Alderdiak hauteskunde honetan lortu zuena. Bigarren indarra, Parempi Ranua (Ranua Hobea) talde independente ekologista izan zen; talde berria izanik, gogotsu sartu zen udalbatzan eta bost eserlekurekin eta uranioren bilaketa ekiditeko hitzarekin, bigarren postua lortu zuen. Hurrengoak, batzarkide bat irabazi zuen Alderdi Sozial-Demokrata eta Alderdi Nazionala izan ziren; hurrenez hurren, hiru eta bi eserleku lortu zituzten eta botoen %11,9a eta %9,4a. Azkenik, aipatzekoa da Ezker Elkartasunak aurreko udalbatzan zuen eserleku bakarra galdu zuela hauteskunde honetan. Udalbatzak Kimmo Sarapää alkate aukeratu zuen.

Hurrengo hauteskundeak, 2012. urtean ospatuko dira, Finlandiako gainontzeko udalerrietan bezala.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60ko hamarkadan hazkunde izugarria izan zuen biztanleriak, 7.000 biztanleko kopurura iritsi zen, eta Lappiko udalerri (kunta) handiena bihurtu zen Sodankylärekin batera. Hala ere, 70eko hamarkada hasieran basogintzak udalerrian izan zuen beherakada, Kemijärvi hiriaren mesedetan, gogorra izan zen biztanleentzat, eta askok, hiriburura alde egin zuten. Gaur egun oraindik, lanpostu eta bizimodu hobe baten bila Rovaniemi hirira alde egiten jarraitzen dute herritarrek, baina badirudi 1983. urtean sortutako Ranuan Eläinpuisto zooari esker, turistak gerturatzen hasiak direla eta langabezia garaiari bukaera eman zaiola. 2005. urtetik irabazi gehien dituen Lappiko bigarren udalerria da Rovaniemi ondoren [9].

Eskualde osoan bezala, erlijio nagusia luteranoa da, eta hainbat eliza daude udalerri osoan; hiriguneko eliza esaterako. Estatistiken arabera, biztanleriaren %20,6a hamalau urteko adin txikikoak dira eta hirurogeita lau urte gorakoak aldiz, %18,9a dira [14].

Biztanleriaren bilakaera [15]
1917 1930 1947 1967 1970 1975 1980 1985 1990 1995 1998 2000 2002 2004 2006 2008 2010 Orain
2.769 3.937 4.758 7.054 6.278 5.716 5.603 5.556 5.655 5.575 5.322 5.052 4.903 4.871 4.632 4.428 4.346 4.274
Ranuako eliza luteranoa.

Hezkuntza eta Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira sei eskola daude udalerrian; bi Ranua herrian daude, eta beste lauak aldiz, Asmunti, Impiö, Kuha eta Kuukasjärvi herrixketan. Eskola garaia amaitzean, ikasten jarraitzeko, ikasleek Ranua herrian dagoen institutura joan behar dute, Ranuan Lukiora hain zuzen [16].

Lappiko Ospitalea Rovaniemi hiriburuan dago, baina Ranuan gutxiengo zerbitzuak dituen erietxea dago.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ranuako armarria
Ranuako armarria
Sakontzeko, irakurri: «Ranuako armarria»

Armarria udalerriaren ikur nagusia da, 1959ko ekainaren 23an Ranuako udalbatzak hala erabaki zuenetik (Barne Ministerioak azaroaren 23an). Olof Eriksson artista helsinkiarrak sortu zuen eta, bertan agertzen diren irudiekin, egileak udalerriaren natura, kultura eta historia adierazi nahi izan zituen. Zelai berde ilunaren gainean, buruz behera dagoen zilarrezko zerra dago, azpian zilarrezkoa ere den ur haria moztear dagoela. Zerrak XIX. eta XX. mendeetako basogintza industria adierazten du, Ranuaren hazkuntza eta garapena ekarri zuena. Ur hariak, bestetik, Simo ibaia eta, historian zehar, honek udalerriarekin izan duen harremana irudikatzen du; izan ere, ur emari hau herriaren sarrera eta irteera nagusia izan da urteetan, Ranua beste udalerri eta hiriekin bat egiten lagundu duen garraiobidea [17].

Leku aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ranua erakargarri egiten duten berezitasun asko dauzka; haien artean aipagarrienak beheko hauek dira:

Hartz zuria zooan.
Simojärviko itzalak udaran.

Ospakizun bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuko lehenengo astebukaeran, Hilla (euskaraz ipar masusta) izeneko azoka ospatzen da udalerrian 1974. urtetik. Ranuatarren arabera, Europako ipar masusta onenaren uzta ospatzeko antolatzen dute ohitura bihurtu den azoka hau [22].

Mercado de la fresa de los pantanos (camemoro) en Ranua

Ipar-katamotza.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, hirugarren sektorea da nagusi eta langile guztien %63,5ak, bai zerbitzu lanetan, bai turismoan, bai garraioan, bai hezkuntzan, bai merkataritzan egiten du lan. Gainontzekoak, nekazaritza eta abeltzaintzan (%21,8), industrian (%12,3) eta beste jarduera batzuetan egiten dute lan. Langabezia ehunekoa nahiko altua da, %13,4koa, baina gainontzeko Lappiko udalerriekin alderatuz baxua da.

Azken 30 urteetan, biztanleria asko jaitsi da (70eko hamarkadako 7.000 biztanletik, gaur egungo 4.500era) eta ranuatarren arazo nagusia langabezia bihurtu da. Herritarrak lanpostu eta bizimodu hobe baten bila Rovaniemi hirira alde egiten jarraitzen dute, baina badirudi 1983. urtean sortutako Ranuan Eläinpuisto zooari esker, turistak gerturatzen hasiak direla eta langabezia garaiari bukaera eman zaiola. 2005. urtetik irabazi gehien dituen Lappiko bigarren udalerria da Rovaniemi ondoren [9].

Azkenik, aipatu beharra dago, Ranua eta Tervola artean dagoen Runkaus Natura Erreserba Hertsiaren inguruan uranio erreserba urriak aurkitu dira. Sektore honetan gailurrean dauden Australia, Frantzia eta Kanadako enpresak, bertan uranio erauzketak egiten hasteko prestatzen hasiak dira. Izan ere, uranioa baliagai oso mugatua eta kutsakorra da, eta lappitarrek Uraaniton izeneko elkarte bat sortu dute hau erauztearen aurka; hainbat manifestazio egin dituzte, Helsinkin esaterako, hego Lappin natura kanpaketa bat antolatu zuten, eta 2008ko udal hauteskundeetara bost eserleku lortu zituen Parempi Ranua talde independentea aurkeztu zuten. Hala ere, talde honez gain, Zentroko Alderdiko ordezkari batzuk ere uranioa bilatzearen aurka bozkatu zuten udalbatzan; boto hauek dena den, ez ziren nahikoak izan baliagai honen bilaketa ekiditeko. Uranio erauzketak hasiz gero, udalerriko diru-sarrera izugarri haziko dela uste dute adituek [3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tervola Rovaniemi Posio
Simo Posio
Ii Pudasjärvi Pudasjärvi

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]