Txantiloi:2012-11 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elias Eli Gallastegi Uriarte, ezizenez Gudari (Bilbo, 1892ko uztailaren 20a - Donibane Lohizune, 1974ko urtarrilaren 25a) euskal politikari abertzale eta jeltzale independentista bat izan zen.

Garai hartako politikari, idazle eta kazetari abertzale askoren antzera, Gallastegik bere artikuluak idazteko unean ezizen ugari erabili zituen bere bizitzan zehar, bere kazeta-artikulu asko sinatzeko: Arrantzale, Baltzuri, Errementari, Gudari (ezizen erabiliena), Nik, Peli Azkasibar, Javier de Urroz, Luki Ibañeta, Usune Irugara eta Zuriñe.