Txantiloi:2014-24 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Stonehenge historiaurreko neolito garaiko monumentua da, harrespil motakoa. Brontze Aroan eraikia, Amesburytik 3,2 km mendebalderantz dago, Wiltshire konderrian, Britainia Handia, Salisbury udalerritik 13 kilometro inguru iparralderantz. Stonehenge, Avebury eta lotutako lekuak deritzon multzoko zati da.

Stonehenge izena hitz elkartu bat da: antzinako ingelesez "stān" (gaur egungo ingelesez stone, "harri") eta "hencg" (gaur egungo ingelesez hinge, "ate-orpoa", "banda") edo antzinako ingelesezko "hen(c)en" (gaur egungo ingelesez hang, "urkamendia") Erdi Aroko urkamendiek ateburu batez elkartutako bi zutabeen antza baitzuten, Stonehengeko trilitoak bezala.