Stonehenge

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Stonehenge, Avebury eta lotutako lekuak1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Stonehenge Total.jpg

Stonehenge multzoaren ikuspegi orokorra.

Stonehengeren kokalekua, Britainia Handiko mapan.
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii
Erreferentzia 373
Kokalekua  Erresuma Batua
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Stonehenge historiaurreko Neolito garaiko monumentua da, harrespil motakoa. Brontze Aroan eraikia, Amesburytik 3,2 km mendebalderantz dago, Wiltshire konderrian, Britainia Handian, Salisbury udalerritik 13 kilometro inguru iparralderantz. Stonehenge, Avebury eta lotutako lekuak deritzon multzoko zati da.

Izenaren esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stonehenge izena hitz elkartu bat da: ingeles zaharreko "stān" (gaur egungo ingelesez stone, "harri") eta "hencg" (gaur egungo ingelesez hinge, "ate-orpoa", "banda") edo ingeles zaharreko "hen(c)en" (gaur egungo ingelesez hang, "urkamendia") Erdi Aroko urkamendiek ateburu batez elkartutako bi zutabeen antza baitzuten, Stonehengeko trilitoak bezala.

Stonehenge: 2005ko ekainaren 23a, jende ugari Udako Solstizioa ospatzen eguna amaitu eta gauaren hasierarekin bat

"Henge" atzizkia monumentu ugariei eman izan zaie Britainiar Uharteetan. Arkeologoek zehazten dutenez, "henge"-ak izango lirateke lur-pila zirkularrez inguratutako barne hobi batez osatutako lur-lanak. Batzuetan izendapen arkeologikoekin gertatzen den bezala, hori antzinazaleen burutazio bat besterik ez da, eta Stonehenge izena ez da benetan "henge" leku bat, ezta lur-pila bat ere, eta bere barnean ez zen hobirik egongo. Nahiz eta beste benetako "henge" edo harri zirkulu Neolitikoen garaikide izan, Stonehenge ezohikoa eta bakarra da hainbat arrazoirengatik. Adibidez, bere trilitoek aparteko bilakatzen dute. Stonehenge, Britainiar Uharteetako beste harri zirkuluetatik apur bat ezberdina da, adibidez Ring of Brodgar.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stonehenge-eko trilitoen irudia (harrizko dintela bi harrien gainean etzanda)
Stonehenge izeneko multzo neolitikoaren goi-ikuspegiko planoa

Stonehenge harri bloke laukizuzen handiez osatutako lau zirkunferentzia kontzentrikoz osatuta dago; kanpoaldekoak, hogeita hamar metroko diametroa du, hareharrizko harri laukizuzen handiez osatuta dago, jatorriz, goialdea ateburuez gain hartua zegoen, haiek ere harrizkoak, gaur egun beren lekuetan zazpi ateburu besterik ez direlarik gelditzen. Kanpo-lerro honen barnean beste hareharri urdinezko bloke txikiagoen zirkulua dago. Horrek kolore berdineko hareharrizko harriekin eraikitako ferra itxurako egitura bat du barnean hertsirik, eta barruan "aldarea" izenez ezagutzen den hareharrizko harlauza bat dago.

Multzo osoa 104 metroko diametroa duen lubaki batez dago inguratua. Gune honen barnean 56 giza hilobiz osatutako lur-pilaketa bat altxatzen da, "Aubreyko zuloak" izenez ezagutuak. Lur-pilaketa eta lubakia "Etorbidea"k gurutzatuta daude, 23 metro inguru zabal eta 3 kilometro luze den bide prozesionala. Horretatik hurbil, "Sakrifizioaren Harria" deritzona dago. Aurrealdean «Oin-orpoaren Harria» dago. Zirkulu megalitiko handi batez osatua dago, K. a. 2500 inguruan eraiki zela uste da. Megalitoak inguratzen dituen hondarrezko zirkulua monumentuaren zatirik antzinakotzat daukate, K. a. 3100 inguruan datatua.

Hastapenetan, lur-pilaketa eta hobiz inguratutako izaera erritualeko monumentu zirkular bat zen, Ingalaterra hegoaldean kokatzen diren beste batzuen antzera.

Azkenean monumentuak gaur egungo itxura hartu zuen, helburu horretarako Galesko hego-mendebaldean dauden Preseli mendietatik 32 hareharrizko bloke garraiatu zituzten eta "Aldare Harria" Galesko Milford Haven eskualdetik ekarria izan zen.

Multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stonehenge izeneko multzo osoaren ikuspegi orokorra

Stonehenge, oraindik handiagoa zen multzo zeremonial baten zati zen, harri eta zurezko zirkuluez osatuta, baita etorbide zeremonialez ere. Sheffildego Unibertsitateko Mike Parken Pearson zuzendari den Stonehenge Riverside proiektuak buruturiko indusketen bidez, Stonehengetik oso gertu zegoen mila bat etxeko kokaleku bat aurkitu da.

Stonehengetik hiru kilometro eskasera, Durrington Walls-en, lan zirkular zabal bat aurkitu ahal izan da lursailean, Stonehenge baino hogei aldiz zabalagoa, hobi bat eta lur-pila batez inguratuta. Han egurrezko eraikin bat altxatuta egon omen zen, orain Woodhenge izenpean, Stonehengen antzeko diseinuarekin eta mende berdinean eraikita. Woodhenge sukarriz estalitako etorbide zeremonialen bidez Avon ibaiari loturik zegoen.

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza erraldoi honen helburu edo zergatia ezezaguna da gaur egun, baina tenplu erlijioso moduan erabiltzen zela uste da, hilen monumentu gisa edo urtaroak aurre-ikusteko behatoki astronomiko modura ere bai.

Udako solstizioan, Eguzkia eraikinaren ardatza zehazki gurutzatuz ateratzen da, horrek eraikitzaileek astronomia ezagupenen jabe zirelako ustera garamatza. Egun horixe berori amaitzean, Eguzkia Woodhenge-eko ardatza gurutzatuz sartzen da. Leku horretan animalia -hezur eta objektu ugari aurkitu ahal izan dira, bertan festa handiak ospatzen zirenaren froga gisa, ziurrenik gauez.

Errausketa aurreko giza arrastoen 240 hilobi aurkitu dira, K. a. 3030koak. Hain garai luzerako aurkitu izan diren lurperatze eskasak direla-eta uste da hildako jende arrunten hilerri ez zela izan; alderantziz, hautatetsitako pertsona jakin batzuena baizik. Jentil edo paganoentzat, harriak heriotzaren esanahia zuen eta Stonehenge hildakoen omenezko druiden gurtza erlijiosoen ospakizunetarako erabilia izango zen. Aldiz, Woodhenge, zurezko zirkulua izanik, biziaren omenezko ospakizunen leku izango zeneko ustea dago.

Jendea Stonehengen udako solstizioa ospatzen

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru emakumezko "druida" Stonehengen
Ilargi betea Stonehenge gainaldean

Lehenik, monje tibetarrak izan ziren, ondoren australiar aborigenak eta gero maien ondorengoak, itsas ozeanoa gurutzatu eta Stonehengen erritualak egiten hasi zirenak. Ingalaterrako hego-mendebaldean eginiko ospakizunak ertamerikar kultura horrek Europan lehenbizikoz eguzkiari eskaintza ospakizun bat egin diezaioten balio izan du.

Stonehen multzo megalitikoaren antza irudikatzeko. Lan hau Alliance herriko iparraldea dago turisten gozamenerako, Nebraskan, Estatu Batuetan.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stonehenge

Koordenatuak: 51° 10′ 44″ N, 1° 49′ 34″ W / 51.17889°N,1.82611°W / 51.17889; -1.82611