Txantiloi:2014-35 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berria, Euskal Y-a edo Gasteiz - Bilbo - Donostia Linea, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak batuko dituen abiadura handiko tren (AHT) sarea da. Euskadin sekula egindako inbertsiorik handiena izango da, guztira 4.000 milioi euroko kostua izango du eta Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean ordainduko da. Eusko Jaurlaritzak ibilbidearen zati bat ordainduko du, eta Espainiako Gobernuak gainerakoa. Eraikuntza lanak 2006. urtean hasi eta 2013-2015 urteen bitartean amaitzea da asmoa.