Txantiloi:2015-15 Nabarmendutakoa
Iruñeko Alde Zaharra Nafarroako Iruñea hiriburuko auzo bat da, hiriko zaharrena, bertan jatorria duelarik. Hiriaren bihotzean dago, Iruñerriko ordokiaren erdian dagoen muino edo zatirik garaienean, bertan hiriko monumentu historiko nagusienak daudelarik.
Iruñeko Alde Zaharra hiriaren erdigunean eta hiria beraren zati handi bat dagoen ordokia eta Iruñerriaren gain kokatua dago. Gainontzeko auzo berriekin ongi komunikatua dago, Billabesa edota Atarrabiarra hiri-autobus zerbitzuaren linea gehienak auzoaren mugetan geltokiak baidituzte (nagusiki Sarasate pasealekuan), 14. linea alde zaharrean barneratzen delarik (Iruñeko udaletxearen atzealdean geltokia baitu). Gaur egun linea batzuk Alderdi Zaharrera hurbiltzeko egitasmoaren hausnarketa ere badago, auzoko dendariek hala eskatuta.
Alde Zaharra oinezkoen gunea da, horregatik bertara garbiketa, mantenimendu edo garraio ibilgailuak edota auzoaren barnean aparkalekua duten auto pribatuak bakarrik sar daitezke. Gainontzeko ibilgailu eta autoentzat sarrera galerazi edo debekatua dago, auzoa oinezkoentzako gunea izan dadin.