Txantiloi:2015-20 Nabarmendutakoa
Dublin (irlanderaz, Baile Átha Cliath edo Duibhlinn) Irlandako Errepublikako hiriburua eta Irlandako hiri nagusia da, herrialdearen ekialdeko kostaldean kokatuta dagoena. Leinster probintzian dago, Dublingo konderrian. 2006.urtean 505.739 biztanle zituen hiriak, baina inguruko herriak kontutan hartuta biztanleria 1.045.769koa zen, eta Dublingo konderri osoan 1.186.821 biztanle bizi dira.
Dublin hiri izena irlandera zaharreko Dubh Linn izendapenaren hiberno-normanderako eratorria da, bere esanahia euskaraz Putzu Beltz delarik, hots, dubh ("beltz") eta linn ("putzu"). Historikoki, irlanderazko grafian gaur egungo bh hizkia antzina b hizki gaineko puntu batez idazten zen, Duḃ Linn edo Duḃlinn izenetan bezala. Frantsesez hitz egiten zuten Normandiarrek puntua desagerrarazi eta izena Develyn edo Dublin izenekin ordezkatu zuten. Aintzira hau Poddle ibaia gaur egun Wellington Quayn elkartzen den Liffey ibaiarekin elkartu aurretik jasaten zuen geldialdiarekin sortzen zen. Gaurko egunez aintzira hau idortuta dago eta Dublingo atzekaldean kokatzen den Dubh Linn Gardens parkeko guneaz estalita, Poddle ibaia berriz lurpeko kanalerapen baten bidez doa.
Gaur egungo hiriaren irlanderaz Baile Átha Cliath, euskaraz "Ibiko Gotorlekuaren Hiria" esan nahi duelarik. Áth Cliath Father Mathew zubitik hurbil zegoen Liffey ibaiko ibi bat zen. Irlandar mitologiako Táin Bó Cúailnge izeneko kondairan Dublind rissa ratter Áth Cliath esaldia aipatzen da ("Dublin, Áth Cliath deitua da").