Táin Bó Cúailnge

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sakontzeko, irakurri: «Ulstergo zikloa»
Maeb Connacht-eko erregina

Táin Bó Cúailnge [ˈt̪ˠa:ɲ bo: kuəlʲəɲɟə] edo euskaraz "Cuailnge-ko Zezenaren Lapurketa" (ingeleraa Cooley, Louth Konderriko) penintsulan, Zeltiar mitologiaren barnean dagoen Irlandar mitologiako Ulstergo zikloaren kondaira ospetsua da. Batez ere, senar-emazteen arteko eztabaida batek herrialde oso bat atzekoz-aurrera nola jarri dezaken kontatzen du. Táin irlandar kondairaren genero bat bada, hau da, ganadu lapurreta, aintzineko irlandarren ohizko jarduera.

Kondaira hau bera oso ospetsua da Irlandan, gaeleratik hainbat bertsiotan itzuli da, 1969an Thomas Kinsella-k eginirikoa nabarmenena delarik. Kontakizuna Kristoren jaiotza aurrekoa izan liteke, baina inork ez daki bere jatorri zehatza, zeltiar herrialdeek idazkeran mesfidatiak baitziren. Arrazoi honegatik, bere jatorria paradisuan galtzen da. Askok kontakizuna Connacht-etik datorrela uste dute, han hasten baida bere bilbea.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gau batez, Connacht-eko bi errege-erreginak, Aillil eta Maeb, oheratu egin ziren. Maeb-ek orduan Aillil-i aberastasun gehiago zituela esan zion, eta horregatik berak izan behar zuela probintziaren erregina. Aillil, loaren-loaz, oheratu egin zen.

Hurrengo goizean, bi errege-erreginek beren jabetzak hartu zituzten. Aillil eta Maeb-ek urre, bitxi eta ganadu kopuru berdinak zituztela gertatu zen, halere Aillil-ek irabazi zuen abere eder eta sendoagoa baitzuen: Adardun Ederra. Horregatik Maeb-i abere eder eta sendo hau bereganatzea bururatu zitzaion. Mezulariak bidali zituen toki guztietara, eta horietako batek abelburu eder bat existitzen zenaren berri eman zion erreginari: Cuailnge-go Nabarra, Ulsterren, iparraldean. Maeb-ek orduan mezulariak bidali zituen Daré-rengana, abelburu bikainaren jabearengana, baina Daré-k mezulariaren hitzek haserretuta bere etxetik kaleratu egin zuen. Eta gainera, Daré-k Ulster jarri zuen bere kemenaren testigu gisa.

Laster, Maeb-ek Meath, Munster eta Leinster-rekin aliantzak egin zituen. Guda aldarrikatu zen. Baina Maeb-ek begiraleak bidaldu zituenean, muga pasatu baino lehen, haiek muga gurutzatu baino lehen Cúchulainn-ek denak hil zituen. Honenbestez Maeb Cúchulainn-ekin akordio batetara iritsi zen; une horretatik aurrera Ulster egun erdiz defendatuko zuela, eta beste egun erdian mendietara erretiratuko zela adostuz. Laster, Ulster probintzia etsaien esku erori zen, eta Maeb-ek zezena eskorta erraldoi batean hertsi zuen.

Baina honek, bertako hormak hautsi zituen eta Adardun Ederraren bila ibili zen Irlanda osoan zehar. Azken honek ere gauza berbera egin zuen, eta inor ez zen bere etxetik atera beldurraren beldurrez, Irlanda osoa suntsituta gelditu zen arte, abere pareak elkar hil zuten borrokaldi odoltsu batean. Adardun Ederrak bere azken arnasa eman zuenean, Cuailnge-go Nabarrak bere azken indarrak agortu zituen orroe indartsu bat bota eta bertan hil zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]