Txantiloi:2015-27 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Endurance ontzia bere haize-oihal guztiak zabalik dituela (1915 urte inguruan).

Trans-Antartika Espedizio Inperiala (1914-1917), baita Endurance Espedizioa bezala ere ezaguna, Antartikako Heroi Aroko Esploraketaren azken espedizio garrantzitsua izan zen. Espedizio honen buruzagi eta diseinatzailea Sir Ernest Shackleton izan zen, bere helburua Antartika alderik alde zeharkatzea izan zelarik. 1911an Roald Amundsen norvegiarra Hego Polora ailegatu ondoren, Shackeltonek zionez antartika bidaien helburu nagusi bakarra kontinentea zeharkatzea zen. Zeharkatu beharreko distantzia 2.900 kilometrotakoa zen, eta ibilbidearen erdia, hots, Weddell itsasoa eta Hego Polo artekoa, oraindik esploratzeke zegoen. Espedizio honek ezin izan zuen helburu hau gauzatu, baina heroi epika eta biziraupen istorio modura gogoratua da.