Txantiloi:2016-35 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sherlock Holmes historiako detektiberik ezagun eta ospetsuena da. Akatsik gabeko logika zientifikoaz eta zorroztasun psikologikoaz argitzen zituen agertzen zitzaizkion kasu guztiak. Gainera, fikziozko eta misteriozko 4 nobela eta 56 ipuinen protagonista nagusia da, denak ere "Sherlock Holmesen Kanona" delakoan bilduta daude. 1887an Sir Arthur Conan Doyle idazlearen eskutik sortua izan zen. Ustez, Holmesen pertsonaia sortzeko Conan Doyle idazlea gaztaroan bere Edinburgheko Unibertsitatea medikuntza ikasten ari zela irakasle izan zuen Joseph Bell eskoziar doktorean oinarritu omen zen.

Sherlock Holmesena detektibeei buruzko literaturako zutaberik garrantzitsuena izan zen, izan ere berarekin fama eta zabalkuntza handiagoa lortu baitzuen. Hala ere, genero literario honen sortzailea Edgar Allan Poe dugu, berak sorturiko detektibeak, August Dupinek, ez zuen Sherlock Holmesek adina fama lortu ordea.