Arthur Conan Doyle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arthur Conan Doyle
Conan doyle.jpg
Bizitza
JaiotzaEdinburgo1859ko maiatzaren 22a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  (1859ko maiatzaren 22a -  1922)
 Erresuma Batua  (1922 -  1930eko uztailaren 7a)
Talde etnikoaIrlandarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaWindlesham Manor (en) Itzuli eta Crowborough (en) Itzuli1930eko uztailaren 7a (71 urte)
Hobiratze lekuaChurch of All Saints cemetery (en) Itzuli
Windlesham Manor (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
AitaCharles Altamont Doyle
AmaMary Foley
Ezkontidea(k)Louisa Hawkins  (1885eko abuztuaren 6a -  1906ko uztailaren 4a)
Jean Leckie  (1907ko irailaren 18a -  1930eko uztailaren 7a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaStonyhurst Saint Mary's Hall (en) Itzuli
(1868 - 1870)
Stonyhurst College (en) Itzuli
(1870 - 1875)
Stella Matutina (en) Itzuli
(1875 - 1876)
University of Edinburgh Medical School (en) Itzuli
(1876 - 1881)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, mediku idazlea, eleberrigilea, saiakeragilea, antzerkigilea, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, haur literatura idazlea, polizia generoko idazlea eta idazlea
Lan nabarmenakcanon of Sherlock Holmes (en) Itzuli
The Lost World (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakRobert Louis Stevenson
Genero artistikoaeleberri beltza
fantasiazko eleberria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatoliko ez-elizkoia
Espiritismoa
Alderdi politikoaLiberal Unionist Party (en) Itzuli

conandoyleestate.com eta sirconandoyle.com
IMDB: nm0236279 Allocine: 35555 Rottentomatoes: celebrity/arthur_conan_doyle Allmovie: p168099 TCM: 361057 Metacritic: person/arthur-conan-doyle TV.com: people/sir-arthur-conan-doyle IBDB: 24411
iTunes: 2023824 Musicbrainz: 0568c60f-9852-4708-82ab-1afb8bb1342f Discogs: 610823 IMSLP: Category:Doyle,_Arthur_Conan Find a Grave: 1524 Edit the value on Wikidata
Arthur Conan Doyle Signature.svg

Sir Arthur Ignatius Conan Doyle (1859ko maiatzaren 22a - 1930eko uztailaren 7a) Edinburghen jaiotako idazle eskoziar ezaguna, Sherlock Holmes fikziozko detektibe ospetsuaren sortzailea izan zen. Idazle emankorra izan zen, detektibe istorioez gain, zientzia-fikzioa, eleberri historikoa, antzertia eta olertia ere landu zituen.

Sherlock Holmesen abenturak (Doyle)
Fitxategi:0
Audioa
Fernando Rey itzultzailea, Doyleren "Sherlock Holmesen abenturak" obrako pasartea irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data1997
Generoaeleberri beltza eta fantasiazko eleberria
ISBN978-84-87484-27-8
ItzultzaileaFernando Rey Escalera
BildumaEnigma

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doyle Edinburghen 1859ko maiatzaren 22an jaio zen. Bere aita, Charles Altmont Doyle, estatuko funtzionarioa zen, baita margolaria ere noizean behin; bere amak, berriz, etxean lan egiten zuen baina literatura asko gustatzen zitzaion, eta horregatik bere eragina oso handia izan zen Doylerengan.

Edinburgh-eko Unibertsitatean ikasi zuen Medikuntza. Bertan zegoela, Joseph Bell irakaslea ezagutu zuen. Irakasle honek joko analitikoak praktikatzen zituen bere ikasle eta pazienteen artean. Lehenengoz gaixoaren gaixotasuna esaten zuen igarpen hurbilduarekin eta ondoren, bere jatorria, familia, gustuak eta manerak. Irakasle honek eragin handia izan zuen Doylerengan eta, Sherlock Holmesen sorkuntzari bidea eman zion.

Doylek 1885ean doktoratu egin zen eta, urte berean, Louise Hawkinsekin ezkondu egin zen, baina zoritxarrez, tuberkulosiak jota hil egin zen 1906ko uztailaren 4an.

Bere kontsultak ez zion ematen ondo bizitzeko adina diru, eta noizean behin eleberri txikiak idazten zituen. 1886an, izugarrizko eskaria izan zuen, Word & Lock etxeak 25 libera eskaini zizkion “ A Study in Scarlet” izenburuko liburu bat idazten bazuen. Nahiz eta eskaintza dohakabea izan, Doylek onartu egin zuen eta horrela hasi zen Sherlock Holmes sorrera.

Jakin beharra dago, ez Sherlock Holmes ez Dr. John H. Watson ez ziren horrela deituko hasiera batean. Sherlock hasiera batean Sherrinford izan zen, eta Watson, berriz, Ormond Sacker, baina azkenengo momentuan aldatu egin zituen. Gainera ez ziren 221B Baker Street helbidean biziko, baizik eta 221B Upper Baker Street-en.

Liburuen kontalaria Watson doktorea da, baina askoren ustez, Doyle bera da, hau da, Watson doktorea bera da istorioaren barnean (alter ego). Sherlock Holmes, berriz, Joseph Bellen “alter ego” da.

Sherlock Holmesen fama ez zen bat-batean gauzatu, bi urte pasa behar ziren fama hori lortzeko. Behin fama lortuta, Doyle nobelagile famatu bilakatu zen. Hortik aurrera, Sherlock Holmesen gainerako abenturak “Strand Magazine”an argitaratu zituen.

1893an, Sherlock Holmes hiltzea erabaki zuen, “hedadura handiko lanak” egiteko asmoz. Erabaki horrek ondorio latzak sortarazi zituen: bere amak hitz egiteari uko egin zion, irakasleak bere etxea eta “Strand Magazine”ko bulegoak setiatu zituzten, mehatxatuak jaso zituen, eta munduan zehar Sherlock Holmesen aldeko erakundeak sortu egin ziren. Arthur ahaztu egin zitzaion: “heroi bat hiltzen baduzu, mito bati bizia ematen buruzko”. Horrexegatik bere sorkaria berpiztea erabaki zuen eta berari buruzko istorioak idazten jarraitu zuen ,1907an ,Jean Leckierekin ezkondu zen.

Bere azkeneko urteak gizon nekatu eta mindu batenak izan ziren. Azken urte hauetan ideia enpiristei jarraitu zien eta haren munduan sinesten hasi zen, horregatik idatzi zuen “The Coming of the Fairies” liburua. 1930eko uztailaren 7an, bihotzeko batez hil egin zen bere Sussex-eko etxean, bere emazte Jeani esanez: «guztien artean abenturarik handien eta loriatsueneruntz noa».

Sherlock Holmes pertsonaiari buruzko liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Professor Challenger pertsonaiari buruzko istorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste eleberri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opereta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olertia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorio laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Captain Sharkey pertsonaiari buruzkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorio laburren bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez-fikziozkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Conan Doyle Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j k l m n Bibliographic information from: The Checklist of Fantastic Literature. Shasta Publishers, 102 or..
  2. The great Keinplatz experiment, and other tales of twilight and the unseen, [WorldCat.org].