Txantiloi:2016-6 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kristautasuna Euskal Herrian sartzea Antzinako Erromaren azken mendeetan gertatu bide zen, eta IV. menderako funtsean kristautua egongo zen Euskal Herria, beharbada III. mendean hasita. Hedadura zabaleko, iraupen handiko eta gizarte nahiz kultura eragin itzeleko fenomenoa izan da. Gure historiako beste alor askotan bezala, ez dira asko kristautasunaren hastapen haietaz heldu zaizkigun datuak. Horregatik, ez dago zehatz esaterik ebanjelizazioa gure herrian noiz hasi zen; hala ere, ditugun datu horiek aztertuta, gutxi gorabeherako datak aipa daitezke. Kristautasuna bi bidetatik sartu zen Euskal Herriraː Mediterraneoko bidetik eta Atlantikoko bidetik. Izan ere, ideiak, salgaiak bezalaxe, erromatarren bideetatik hedatzen ziren. Hiriak kristautu bide ziren lehenik, eta gero handik zabalduko zen gainerako biztanleengana.