Txantiloi:2017-29 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dublin (NAF: [ˈdʌblɪn]; irlanderaz, Baile Átha Cliath [bˠalʲə aːha klʲiəh] edo Duibhlinn) Irlandako Errepublikako hiriburua eta Irlandako hiri nagusia da, herrialdearen ekialdeko kostaldean kokatuta dagoena. Leinster probintzian dago, Dublingo konderrian. 2006. urtean, 505.739 biztanle zituen hiriak, baina inguruko herriak kontuan hartuta, biztanleria 1.045.769koa zen, eta Dublingo konderri osoan, 1.186.821 biztanle ziren.

Hiriaren ingelesezko izena irlandera zaharreko Dubh Linn izendapenaren hiberno-normandiar eratorria da: haren esanahia euskaraz Putzu beltz da, hots, dubh ("beltz") eta linn ("putzu"). irlanderazko Baile Átha Cliath izena —euskaraz, "Ibiko gotorlekuaren hiria"— Áth Cliath Father Mathew zubitik hurbil zegoen Liffey ibaiko ibi bat zen.