Txantiloi:2017-6 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tarpana, Equus ferus ferus da bere izen zientifikoa, Eurasiako basa-zaldia bezala ezaguna baita ere, egun desagertutako basazaldiaren arraza bat da. Ondo dokumentatutako azken abelburua, Ukrainan harrapatutakoa 1876en urtean, Moskuko Parke zoologikoan hil omen zen 1909an, baina zalantzan dago ea aberea arraza garbikoa ote zen edo etxeko zaldiekin nahastutakoa omen zen. Gauza jakina da arraza garbiko tarpanen desagerketa eta gero, berriro basatiak bilakatutako etxeko zaldiekin nahastutako tarpanek iraun zutela XIX. mendean zehar eta XX. mendearen hastapenetan Ukrainiako estepetan.