Txantiloi:Gertaerak/6/30
Appearance
- 1522 - San Martzialeko guduan Irungo miliziek Gaztelako Erresumaren interesak defendatu zituzten, Nafarroako Erresumaren erresistentziaren aurka.
- 1905 - Albert Einsteinek erlatibitate berezia garatzen zuen Higikorren Elektrodinamikari Buruz idazlana argitaratu zuen.
- 1908 - Tunguskako gertakaria (irudian): Meteorito edo kometa bat lehertu zen Tunguska gainean (Siberian) 20 megatoiko indarrez, 2000 km2 baso suntsituz.
- 1934 - Adolf Hitlerrek arerio politikoak bortxaz kanporatu zituen Labana luzeen gaua delakoan.
- 2005 - Espainiako Kongresuak sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatu zituen.