Txantiloi:Taxotaula automatikoa/dok/honiburuz

Wikipedia, Entziklopedia askea

{{Taxotaula automatikoa}} datubase errelazional bat erabiltzen duen txantiloia da. Wikipediako txantiloiak erabiltzen ditu eta nahiko konplexua den sare bat, algoritmo garatu batekin taxoi baten sailkapen zientifikoa egiten du.

Txantiloiak {{Taxobox/core}} erabiltzen du, euskarazko Wikipedian dugun {{taxotaula infotaula}}ren antzeko txantiloia, baina errazagoa da editoreentzat, elementu gutxiago txertatu behar direlako funtzionatzeko.

Taxonomia sortzeko erabiltzen den sistema nahiko korapilotsua da eta gauzak sakonki aldatzeko ezagutza ona eduki behar da, baina hainbat taxotaula sortu ondoren erraza dela ikusten da.

Onurak[aldatu iturburu kodea]

Hauek dira eman daitezkeen onurak:

  • Ez da hainbeste ikerketa egin behar taxotaula bat gehitzeko garaian. Normalki bat edo bi taxoi sartuta nahikoa izango da aurretik dagoen informazioarekin lotzeko eta zuhaitza eratu ahal izateko. Kasu oso zehatzetan 5 taxoi edo gehiago sartu beharko dira, hala ere.
  • Kodeak espazio gutxiago behar du edizio leihoan eta beraz artikuluaren hasierara iristea errazagoa da.
  • Aldaketa bat dagoenean taxonomia ofizialean (askotan gertatzen den zerbait da) kude guztiak alda daitezke txantiloi bakarra aldatuta, esfortzu gutxiago eta edizio kopuru gutxiago sortuz.
  • Txantiloi hau erabiltzen duten espezieen artikuluetan ez dago taxonomia zaharkiturik.
  • Taxonomiak normaliza daitezke, errore gutxiago sortuz. Parafiliak ere sor daitezke, baina jakintza teknikoarekin.
  • Bandalismo gutxiago gerta daiteke artikuluetan, zaila baita taxoiak aldatzea.

Alde txarrak[aldatu iturburu kodea]

  • Datu asko kargatu behar dira zerbitzaritik taxotaula sortu ahal izateko. Horrek zerbitzariaren atzerapena eta orrialdea kargatzeko denbora igotzea ekar dezake.
  • Noizbehinka eman daitekeen bandalismoa detektatzea zailago izan daiteke, txantiloi batean ematen direlako.
  • Txantiloi bat aldatuz gero artikulu guztiak aldatzen dira.
  • Taxonomia aldatu nahi duten egileek zailtasunak eduki ahal dituzte ez dutelako ikusten non egin behar den zuzenean (artikuluan agertzen den arren).
  • Parafilia bezalako fenomenoak agertzea zaila da.