Txantiloi eztabaida:Asteko argazkia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo! Galdera txiki bat neukan: Asteko argazkiaren bozketan enpatea egon bada, zein izango da Asteko argazkia?--EnzaiklopediaNire eztabaida 19:46, 24 Martxoa 2008 (UTC)

Ba ez dakit, ikusiko litzateke, berdinketa egonez gero utzi liteke argazki bat hurrengo hilabeteko lehen asterako edo horrelako zerbait. Kasuz-kasu aztertzeko kontua da.--Janfri; bai esan? 12:24, 25 Martxoa 2008 (UTC)

Argazki proposamenen bikoizketa eta lurralde aniztasuna[aldatu iturburu kodea]

Bata ala bestea jarri beharko da, ez biak. Mesedez bat aukeratu. Bestalde, aurrekoetan errespetatu Euskal Herriaren lurralde aniztasuna: Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria ere Euskal Herria dira. Saiatu lurralde desberdinetako argazkiak tartekatzen. - --Joxemai; (erantzunak) 14:24, 22 azaroa 2015 (UTC)

− −

Irudiak estekikoki eta kalitatearen arabera bakarrik aukeratzen ditut, beste misteriorik edo aurreprogramaziorik gabe. Ez dut inon lurralde aniztasunaren araberako baldintza edo araurik bete edo errespetatu behar denik irakurri, oker banago zuzen nazazu eta araua beteko dut. Bestelakoan eta errespetu osoz, halako araurik ez badago nahiago dut orain arte bezala irudiak nire gustuaren arabera eta libreki aurkeztu, inongo lurraldekotasunak derrigortuta baino.

-Euskaldunaa (eztabaida) 15:24, 22 azaroa 2015 (UTC)

− −

Beraz, ulertzen dudanez, zure irizpide soila asteko argazkia Wikipediako azalean jartzeko gustua da ("nahiago dut orain arte bezala irudiak nire gustuaren arabera eta libreki aurkeztu, inongo lurraldekotasunak derrigortuta baino"). Ongi da, baina kontuan hartu atal honetan izaten den wikilarien parte hartzea ikusita, irizpide orokorrago bati jarraitzea zuzenagoa edo arrazionalagoa litzatekeela. Parte hartzea askoz ere zabalagoa eta anitzagoa balitz, zure irizpidea egokia litzateke, baina orain, egoera honetan, ez, nire iritziz, errespetagarria bada ere. Araurik ez egoteak, bestalde, ez dakar zuk nahi duzuna egin ahal izatea, hemen, edizio guztietan bezalaxe, komenigarritasuna baloratu behar delako. - --Joxemai; (erantzunak) 07:00, 23 azaroa 2015 (UTC)

− − Komenigarritasuna baloratu dut eta oraingoz aurkako araurik ez dagoenez nik nahi dudana egingo dut eta ez zuk nahi duzuna. Nire aldetik aipatzeko besterik ez. Ongi izan.

− -Euskaldunaa (eztabaida) 11:41, 24 azaroa 2015 (UTC)