Txantiloi eztabaida:Euskal Herrian diharduten segurtasun indarrak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Egokia iruditzen zaizue txantiloi hau? Jandarmeria edo Guardia Zibila, adibidez, ez dira "Euskal Herriko segurtasun indarrak", euren jarduna ez baita Euskal Herrian bakarrik ematen, denok dakigun bezala. Izatekotan, Espainiako edo Frantziako segurtasun indarrak dira. Ez diot, beraz, zentzu handirik topatzen txantiloi honi. Indar polizial horiek bildu nahi izanez gero, "Euskal Herrian jarduten duten segurtasun indarrak" izan beharko luke, edo Ertzaintza, Foruzaingoa eta udaltzaingoa bakarrik bildu... --Orereta (erantzunak) 22:28, 20 Maiatza 2008 (UTC)

Eta minoiak? --Orereta (erantzunak) 22:30, 20 Maiatza 2008 (UTC)

Berez minoiak agertzen badira mikeleteak ere agertu behar dira, eta egia esan ez du zentzu handirik besteak. Nire ustez egokiena litzateke Euskal Herrian jarduten duten segurtasun indarrak jartzea... baina hala ere ez da oso erabilgarria. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 22:36, 20 Maiatza 2008 (UTC)
Txantiloiari buruz ados gaude, Theklan. Baina minoiak egun existitzen dira (errepideetan eta zenbati erakunderen zaintzan), baina mikeleteak ez, ezta? (kuriositatea sartu zait...) --Orereta (erantzunak) 22:39, 20 Maiatza 2008 (UTC)
Ba dudak sartu zaizkit orain niri ere. Agian hauek ere desagertu ziren Berroziekin batera, baina uste nuen oraindik ere Foru Aldundiko eraikinak zaintzan zituztela... inbestigatu beharko da. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:05, 20 Maiatza 2008 (UTC)
Polizia foralak, minoiak barne, Ertzaintzaren barruan integratuta daude duela hainbat urtetik. Beraz, Ertzaintzaren beste edozein sail bezalakoak dira. Hemen dago Ertzaintzaren egungo organigrama, hor agertzen dira "Foru-poliziak".--Assar; (erantzun hemen) 06:41, 21 Maiatza 2008 (UTC)
Ados, Assar! --Orereta (erantzunak) 09:25, 21 Maiatza 2008 (UTC)

Mikelete eta minoietan sartu gabe, ni Oreretarekin bat nago. Txantiloiko indar polizialak mantentzeko izenburua aldatu behar zaio, hor dauden polizia indar asko ez direlako Euskal Herrikoak, nahiz eta bertan jarduten duten. Beraz "Euskal Herrian jarduten duten segurtasun indarrak" izenburua jartzearen alde.—Janfri; bai esan? 07:26, 21 Maiatza 2008 (UTC)

Egina Izenburua aldatua (irudietan ere aldaketak egin ditut). Hala ere, txantiloi honen erabilgarritasuna zalantzan zegoen... --Orereta (erantzunak) 09:25, 21 Maiatza 2008 (UTC)