Txantiloi eztabaida:Sakontzeko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Pentsatzen dut txantiloi hau eta Txantiloi:Nagusia batu egin beharko liratekeela eta bakar bat erabili. Baliteke helburuak desberdinak direla esatea baina kasu gehienetan, guztietan ez bada, nahastu (mezclar, ez confundir) egiten dira.

Adibidez Txinako Herri Errepublika artikulua (zerrenda honetatik ausaz aukeratuta). Txantiloi hau erabiltzea ez dut gaizki ikusten baina izenari begira Txantiloi:Nagusia izan beharko litzateke erabili beharrekoa. Ez dakit... --Inorbez(erantzunak hemen) 18:24, 19 Otsaila 2010 (UTC)

Ez nago batasunarekin ados. Nire ustez helburu ezberdinak dituzten txantiloi dira:
  • {{Sakontzeko}} txantiloia artikuluetan erabiltzen dugu. Atal bakoitzaren gaia "sakontzeko" hain zuzen ere.
  • {{Nagusia}} txantiloia, berriz, kategorietan erabiltzen dugu. Hamaika artikulu dituen kategoria batean "nagusia" aurkitzeko.
Badakit zenbait artikulutan {{Nagusia}} txantiloia erabili dela (nire ustez txarto erabilita ere), baina aurreko sailkapena errespetatuz biek bere balioa izan dezakete.
P.S. Artikuluetatik {{Nagusia}} kentzea bot batentzako lana da. -- Marklar 10:27, 20 Otsaila 2010 (UTC)
Pictogram voting oppose.svg Bateratzearen aurka. Marklar-ek esan duenarekin ados.--An13sa 10:35, 20 Otsaila 2010 (UTC)
Honek ez du bestelako garrantzirik niretzako baina ikusten dut txantiloi batekin lan biak egin daitezkeela. Ez litzateke beste munduko ezer izango artikulu batean dagoenean testu bat pantailaratzea eta kategorietan beste bat. Baina egia esan berdin zait, txantiloien dokumentazioa jartzen ari nintzela etorri zait burura. --Inorbez(erantzunak hemen) 10:46, 20 Otsaila 2010 (UTC)

Galdera bat. Koma eraman behar du "Sakontzeko, irakurri:" esaldiak? --Inorbez(erantzunak hemen) 10:53, 20 Otsaila 2010 (UTC)

Ingelesezko wikipedian ere txantiloi bi erabiltzen dituzte: Catmore ({{Nagusia}}) eta Main ({{Sakontzeko}}). Baita alemaneraz, frantsesez eta gaztelaniazko wikipedietan ere. Badakit "besteek ere horrela egiten dute" ez dela argudio ona baina egoera berean nik lehen azaldutako aukera hartu dute.
Komarena, bueno, ni Pictogram voting support.svg Alde -- Marklar 11:23, 20 Otsaila 2010 (UTC)
Bai, bai. Ez dago gaizki oraingo modua. Aukera bat zen. Komarenean alde zaudela zer esan nahi du, komarekin edo gabe? Ez dakit kentzearen alde esan nahi duzun. Kasu honetan ere berdin zait eta duda argitzeko da gehienbat.
Aldaketa txiki bat egin dut {{nagusia}}-n. Bere dokumentazioa irakurri dezakezue baina laburbilduz orain {{nagusia}} bakarrik idatzi daiteke eta kategoriaren izena hartzen du (ad. Wikipedia kategoria). An13sa, egin ditzakezu bot-arekin aldaketa batzuk?
  1. Goian Marklar-ek esandakoa: artikuluetatik {{nagusia|...}} kendu eta {{sakontzeko|...}} jarri.
  2. Kategorietan {{Nagusia}} erabiltzean 1. parametroa behar ez denean berau kendu (Wikipedia adibiderekin bezala).
Zerbaitegatik ezin izatekotan eskaera bat egingo dut. --Inorbez(erantzunak hemen) 11:46, 20 Otsaila 2010 (UTC)
"nagusia" edo "sakontzeko" erabiltzen denean parametroa minuskulaz idatzi beharko litzateke? Bi puntuak eta gero letra larriz hastea ez dakit guztiz zuzena den. Maiuskulak erabili behar direnean ez, noski, ohiko kasuan bezala: {{sakontzeko|Antxon Urrutia}} baina {{sakontzeko|zientzia}}. Aurrekoei gehitzeko beste puntu bat litzateke. --Inorbez(erantzunak hemen) 12:40, 20 Otsaila 2010 (UTC)