Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lehenagoko eskaerak

Gehitu eskaera bat

Orri honek euskarazko wikipedian diharduten bot-ei lan bat egitea eskatzeko balio du. Bot-ek, besteak beste, lan hauek egiteko lana izugarri erraztu dezakete:

  • Testu aldaketa automatikoak egitea (adibidez, Madrid agerpen guztien ordez Madril jartzea).
  • Txantiloi baten agerpen guztiak aldatzea, txantiloiaren izena aldatu delako (adibidez: Txantiloi:EstatuaTxantiloi:Estatu infotaula), edo ordezko bat sortu delako.
  • Kategoria bati izena aldatzea, eta kategoriaren barruan dauden artikulu guztiak kategoriaren izen berrira aldatzea.
  • Orrialde jakin batzuetan aldaketa zehatz bat egitea (konparazio batera: urteen orrialde guztietan datak urtarrilaren 3 formatutik urtarrilaren 3a formatura pasatzea).
  • ...

Horrelako aldaketa errepikakorrak eskuz egin behar ez izateko, bot bati eska diezaiokezu lana egin dezan; bot bat duten wikilariek, ahal badute, eskatutako lanak eginez joango dira.


Eskaera egiteko formatua

Zure eskaera egiteko, saka ezazu orri honen hasieran edo atal honen bukaeran ageri den «Gehitu eskaera bat» loturan, eta idatz ezazu eskaera ondorengo formatu hau erabiliz:

Izenburua
Aldaketa egin aurretiko forma zaharra → Aldaketa egin ondorengo forma berria

Adibidez:

Madrid → Madril
Eskaeraren testuan jarri beharrekoa

Lehenik eta behin, eskaeraren deskribapena, zehaztasunez. Bukaeran, eskatzen duen lankidearen sinadura.

Bot-a erabiltzen duena bazara eta eskaera bat bete baduzu, artxiba ezazu egin duzuna.

Gehitu eskaera bat


espektru ---> espektro[aldatu | aldatu iturburu kodea]

espektru agertzen den guztietan espektro jartzea. Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 09:24, 21 maiatza 2013 (UTC)

Atzerakada Handia → Atzeraldi Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo euskal hiztegi nagusietan (Zehazki, Elhuyar gaztelania-euskara, Euskalterm) recesión = atzeraldi ageri da. Horrenbestez, aldaketa hauek eskatzen ditut:

  Kategoria:Atzerakada HandiaKategoria:Atzeraldi Handia
  Atzerakada Handia  →  Atzeraldi Handia

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2013-05-29, 17:43 (UTC)

Aurkibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epa! {{Ozeanoen itsaslaster eta birak}} eta {{Itsasoen aurkibidea}} aurkibideak euskaratu ditut. Norbaitek dagozkien artikuluetan sartuko al ditu?. Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 15:48, 8 abuztua 2013 (UTC)

Galesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiztegi batuak ezer ez aipatu arren, Euskaltzaindiak "galesa" hobetzen du, beraz aldaketa masibo hau egitea proposatuko dut:

  Galeseragalesa
  Kategoria:GaleseraKategoria:Galesa
  Kategoria:Galesera hiztunakKategoria:Gales hiztunak
  Kategoria:Galeserazko hedabideakKategoria:Galesezko hedabideak
  Kategoria:Galeserazko idazleakKategoria:Galesezko idazleak
  Kategoria:Galeserazko poetakKategoria:Galesezko poetak

Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 15:56, 13 iraila 2013 (UTC)

Liburuska --> Liburuxka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuska ordez liburuxka hitza jartzea (Euskaltzaindiak onartutako forma). Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 14:49, 11 urria 2013 (UTC)

Nik ez dut bat ere aurkitu bilatzailearekin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:27, 28 urria 2013 (UTC)
Badira hainbat gure wikipedian: liburuska, liburuskan eta abar. liburusk → liburuxk aldaketa egin beharko litzateke, deklinabide kasu guztietarako balio baitu. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2014-03-05, 21:16 (UTC)

Funtzionari --> Funtzionario[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtzionari ordez funtzionario hitza jartzea (Euskaltzaindiak onartutako forma). Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 09:23, 13 urria 2013 (UTC)

Nik ez dut bat ere aurkitu bilatzailearekin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:27, 28 urria 2013 (UTC)
Badira hainbat: funtzionari, funtzionariak... --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2014-03-05, 21:14 (UTC)

Beste aurkibide bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguerdi on! {{Literaturako Nobel Saridunak}} euskaratu berri dut. Norbaitek dagozkion artikuluetan sartuko al du?. Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 12:14, 4 urtarrila 2014 (UTC)

Yes check.svg Egina -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:44, 4 urtarrila 2014 (UTC)

Hiri Inperial Askeak txantiloia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aupa! Bot batek dagozkion artikuluetan sartuko al du {{Hiri Inperial Askeak}} txantiloia?. Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 12:58, 22 otsaila 2014 (UTC)

Valonia bai baina bertokoak waloniarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriro, xelebre dabil gure Euskaltzaindia. Eskualdea Valonia den arren, herritarrak waloniarrak edo waloiak dira. Beraz:

   Valoniar → waloniar
   Kategoria:ValoniarrakKategoria:Waloniarrak

Eskerrik asko.- -Marklar (eztabaida) 19:06, 5 martxoa 2014 (UTC)

Goikoa (waloniar, waloi), xelebrea izan arren, halaxe emana du Euskaltzaindiak, bai. Behekoa, ordea, ez da horrela: portugaldar onartua du Euskaltzaindiak, Hiztegi Batuan (portuges sinonimoa dela ohartarazita). Beraz, biak euskara batuan maila berean onartuak izanik, ez du zentzurik bigarren aldaketa multzo hori egiteak, portuges polisemikoa denez (herritarra esan nahi du, baina baita hizkuntza ere) garbiagoa baita portugaldar erabiltzea. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2014-03-05, 20:38 (UTC)
Xabierrek emandako arrazoiengatik, portugesen proposamena ezabatu dut. Eskerrik asko Xabi! --Marklar (eztabaida) 17:52, 6 martxoa 2014 (UTC)

Kategoria:Euskal noblezia → Kategoria:Euskal Herriko noblezia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoria horretan sartuta daudenak euskarazko nobleak ez, baizik Euskal Herrikoak direnez, gai horretaz onartua dugun politikari jarraituz, aldaketa hau eskatzen dut:

  Kategoria:Euskal nobleziaKategoria:Euskal Herriko noblezia

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2014-03-13, 08:24 (UTC)

Nafarren jaioterriaren araberako kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak 57. arauan (Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak) arautua du bai Nafarroa Behereko, bai Nafarroa Garaiko herritarrak direla nafarrak, eta bi alde horietakoak bereizi behar direnerako Iparraldeko nafar / Hegoaldeko nafar bikotea eman du (Iparraldekoentzat baxenabartar ere onartu du, baina Baxenabarre maila apalekoa dela aintzat hartuta, entziklopediarako egokiagoa dirudi Iparraldeko nafar erabiltzeak). Horrenbestez, aldaketa hauek eskatzen ditut:

  Kategoria:Baxenabartarrak jaioterriaren araberaKategoria:Iparraldeko nafarrak jaioterriaren arabera
  Kategoria:Nafarrak jaioterriaren araberaKategoria:Hegoaldeko nafarrak jaioterriaren arabera
  Kategoria:Nafarrak lanbidearen araberaKategoria:Hegoaldeko nafarrak lanbidearen arabera

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2014-03-21, 13:18 (UTC)

Oharra: Goian ezkerraldean ageri diren hiru kategoria horietatik, lehena baizik ez litzateke ezabatu behar. Beste biek badute zentzua, alde bateko eta besteko nafarrak batuko dituzten kategoriatzat. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2014-03-21, 13:26 (UTC)