Txantreako konpartsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txantreako konpartsa

Txantreako konpartsa Iruñeko iparraldean kokatzen den Iruñeko auzoko erraldoi handi zein txikiak eta kilikiak barne hartzen dituen irudi multzoak osatzen du, baita hauek eramaten dituzten kideek ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpartsaren lehen agerraldia 1984ko apirilaren 29an izan bazen ere, 1983ko abenduan otu zitzaion Armonia Txantreana Peñako Txikien Batzordeari konpartsa sortzea. Auzoan haur ugari eta hauei eskainitako ekintza gutxi zegoela ikusirik hasi ziren irudi eta pertsonaiak egiten auzokideen lagutzaz[1].

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraldoi handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantreako erraldoi handiak

4 dira pertsonaiak. Irudiak aukeratzeari dagokionez, gainontzeko konpartsetako irudiek normalean erregeak irudikatzen bazituzten ere, hauek euskal mitologiaren gaia aukeratu zuten irudiak sortzeko[2]; hortik Tartalo, Sorgiñe, Basajaun eta Mari. Hauek egiteko profesional ezberdinen laguntza izan zuten. Zurezko estrukturak San Pedroko lanbide tailerrak egin zituen, buruak eta eskuak, buztin-eskaiola eta poliesterra erabiliz, auzolanean egin ziren Xabi Ganuzaren ardurapean eta jantziak Tere Aroz Txantreako jostunaren tailerrean egin ziren. Hasieran Sorgiñek 62, Basajaunek 65, Marik 67 eta Tartalos 69 kiloko pisua hartu zuten baina zenbait aldaketa egin eta gero zerbait arintzea lortu zen.


Kilikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantreako kilikiak

Kilikien kasuan auzoarekin eta haurren munduarekin harremana zuten pertsonaiak izatea erabaki zuten:

  • Japi (13 kilo)
  • Piripi (13 kilo)
  • Cotilla (12 kilo)
  • Profe (15 kilo)

Aker[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badira zaldikoen erabilera berarekin eginiko aker irudiko beste bi pertsonai ere. Hauek, kilikiek bezala, jendea maskuriekin kolpatzen dute

Erraldoi txikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantreako erraldoi txikiak

Guztira 6 dira konpartsa txikia osatzen duten erraldoiak. 1992an sortu zen Axular ikastolarekin lankidetzan. Euskal mitologiaren gaiarekin jarraituz eta Navarro Villosladak idatzitako “Amaia y los Vascos en el siglo VIII” liburuan oinarriturik lehenengo lauak egin zituzten: Garzia Ximenez, Amaia, Teodosio de Goñi eta Amagoia. 2017an beste bi pertsonai berri sortu zituzten: Butroigo Amaia eta Eudon.

Sorkuntza prozesuan Julian Lizarragak egin zituen modelatze lanak. Blas Subiza poliesterrarekin aritu zen, Mintxo Ilundain margoketa lanetan, Rafa Aldaz zura lanetan eta Maribel Belaskoain jostun lanetan.


Dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi dira kalean egindako emanaldietan nagusitzen diren dantza motak: leku batetik bestera joateko kalejirak eta plazetan edo leku finkoetan korreografi landu bat duten vals-ak[2]. Dantza hauek gaitero edo txistularien laguntzarekin egiten dituzte.

Gainontzeko ikuskizunetan beste mota batetako koreografiak eta doinuak lantzen dituzte. Folklorikoen artean Larrain-dantza izan daiteke ezagunena. eta euskal kulturatik aldendu gabe ere, egile ezberdinen doinuen koreografia bereziak sortu dituzte. Egile hauen artean daude: Xabi Aburruzaga, Xabi Solano, Korrontzi edo eta Julen Alonso[2].

Irteerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepikatzen dituzten herriak badiren arren, 3 dira urtean zehar dituzten data finkoak: Maiatza hasieran ospatzen diren auzoko jaiak, iraila-urrian ospatzen den konpartsaren eguna eta abenduan ospatzen diren auzoko jai txikiak[2].

Konpartsaren eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015. urtean hasi ziren konpartsaren eguna ospatzen eta kaleetan zehar kalejiran ibili ondoren, edizio bakoitzean omenaldi bereziak egiten dituzte Felix Plazan, Armonia Txantreana Peñak egoitza duen leku berean. Hona hemen urtez urteko omenduak:

  • 2015 I. Edizioa. Erraldoiek 4 haur aukeratu zituzten seme kuttun bezala. Tartalok Aitor, Sorgiñek Xabiku, Basajaunek Miren eta Marik Igarki.
  • 2016 II. Edizioa. Omenduak:
    • Tere Aroz: Erraldoien lehenengo jantzien jostuna.
    • Maribel Belaskoain: Jantzi berriak egiteko arduraduna
    • Julian Lizarraga: erraldoi txikiei forma eman zien auzokidea.
    • Maria Cleo Fe Ros: Jantziak konpontzeko beti prest dagoen konpartsa laguna.
    • Mintxo Ilundain: konpartsaren sorreratik taldeko margolaria:
  • 2017 III. Edizioa. Omendua Natxo Subiza: danbor jolea konpartsan eta Txantreako Gaitero taldeko kidea
  • 2018 IV. Edizioa.
  • 2019 V. Edizioa.
  • 2022.10.22 VI: Edizioa. Omenduak:
    • Euskaldunon Biltoki Elkartea hauen 20. Urteurrena zela eta.
    • Auzoko betiko Juanto dendako Lourdes jubilazioagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Txantreako Konpartsa | Txantreako Konpartsa» www.txantreakokonpartsa.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  2. a b c d NAFARROAKO ERRALDOIAK 2022 TXANTREA. (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]