Txerri (zodiakoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txerriaren irudia, paperean.

Txerria (豬) Txinatar egutegiko zodiakoko hamabi animalietatik azkena da. Hirurogei urteko ziklo hirurogeitar jarraian hamabigarren urtea hai da, 亥, Adar Lurtarren hamabigarrena; hamabigarren urtearen ziklo honi Txerriaren urtea esaten zaio (豬年). Bost Txerri mota daude zikloan, Wu Xingaren arabera: Metala, Ura, Zura, Sua, eta Lurra. Hauek Enbor Zelestialekin lotzen dira. Beraz, Txerrien bost urte eta gero, ziklo hirurogeitar bat ixten da. Adibidez, 2019an, Lurraren Adarra izango da hamabirena, hài, eta Enbor Zelestiala seirena izango da, jǐ 己. Txinatar urte berria 2019an otsailaren 5ean izango da: honek jǐ hài urte hirurogeitar berri bati hasiera emango dio eta zodiakoan Txerriaren Urteari hasiera.

Japoniar zodiakoan eta Tibetar zodiakoan Txerriaren ordez Basurdea azaltzen da. Dai zodiakoan Txerriaren ordez Elefantea dago. Gurung zodiakoan, berriz, Oreina.