Txikipedia:Fosforo
Itxura
Fosforo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fosforoa elementu kimiko bat da, P ikurra eta 15 zenbaki atomiko dituena. Nitrogenoaren taldeko ez-metal multibalentea da eta, nitrogeno, artseniko, antimonio eta bismutoarekin batera, fosforoa pnictogeno taldean sailkatzen da. Oso erreaktiboa denez, fosforoa ez da inoiz elementu aske modura agertzen naturan eta, kasu gehienetan, fosfato moduan konbinatzen da hainbat metalekin.
Ezaugarriak
- Nahiz eta taula periodikoan nitrogeno, artseniko, silizio edo sufrea bezalako elementutik gertu egon, fosforoak azaltzen duen portaera kimikoa horietatik asko aldentzen da.
- Fosforoa 1669. urtean aurkitu zenean, ez zen ematen zuen distiraren mekanismoa ezagutzen, eta Robert Boylek 1680ko hamarkadan airearen "ahultzeari" egotzi zion.
- Fosforo elementalak hainbat alotropo ditu, arruntenak zuria, gorria eta beltza izanik. Hala ere, fosforo morea eta fosforo eskarlata alotropoak ere ezagutzen dira.
- Fosforo zuria pixkanaka-pixkanaka fosforo gorri bihurtzen da. Izan ere, normalean fosforo zuriko lagin guztiek fosforo gorriko gutxiengo proportzio bat dute, kolore horixka ematen diena.