Txikipedia:Logika
Itxura
Logika arrazoiketa aztertzen duen filosofiaren adarra da. Zerbait egia ala gezurra den jakiten laguntzen digu. Logikaren adibide ezagun bat da Aristotelesen ondoko silogismo hau:
- Gizaki guztiak dira hilkorrak.
- Sokrates gizakia da.
- Beraz, Sokrates hilkorra da.
Bestalde, logika hainbat esparrutan erabiltzen da. Adibidez, ordenagailuek erabiltzen dute, algoritmoetan: algoritmoak errezeta antzeko zerbait dira, ordenagailuari zer egin eta noiz egin esaten diote ordenagailuari. Matematikan ere erabiltzen da, eragiketa matematikoak zuzenak direla frogatzek; logika matematikoa deitzen zaio horri.