👶 Jaiotza 1989ko abuztuaren 11 Sant Pere de Vilamajor |
🔨 Lanbidea aktore |
📷 Argazkiak ikusi |
Úrsula Corberó Delgado, 1989ko abuztuaren 11an Katalunian (Bartzelona, Espaina) jaiotako aktoresa da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Física o química telesailean Ruth Gómez-en paperean parte hartzeagatik eta La casa de papel seriean Tokyo-ren pertsonaia egiteagatik famatua egin zen. Pedro Corberó eta Esther Delgado dira bere gurasoak eta Monica izeneko ahizpa helduago bat du.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Úrsula 2002an atera zen lehenengo aldiz telebistan, María pertsonaia interpretatuz Mirall Trencat telesailean. 2005-06an Ventdelplà telesailean Sarah bezala agertu zen eta 2007an Cuenta átras telesailean. 2008an Manuela Portillo papera egin zuen El internado telesailean eta Antena 3 kate espainiarrean lanean hasi zen Física o química telesailean 2010era arte. 2017an La Casa de Papel telesailean parte hartu zuen, Silene Oliveira "Tokyo" gisa. 2018. El árbol de la sangre Rebeccaren papera egin zuen. 2018an, Snatch seriean. 2019 Paquita Salas seriean parte hartu zuen. 2020an, One Day bideoklipean parte hartu zuen. Gainera, Úrsula Corberók film hauek bikoiztu zituen: Mascotas 2, Emoji eta azkenik Lluvia de albóndigas.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Úrsularen mutil-laguna Chino Darín da, La embajada telesailean ezagutu ziren eta 2016. urtetik elkarrekin daude. Bere bikote-ohia Andrés Velencoso da, honekin 2 urteko harremana eduki zuen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Úrsula Corberó. 2022-09-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).