Snatch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Snatch
Jatorria
Argitaratze-data 2000
Jatorrizko izenburua Snatch
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa lapurreta filma
Iraupena 104 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Guy Ritchie
Gidoigilea(k) Guy Ritchie
Antzezlea(k)
Jason Statham
Stephen Graham
Brad Pitt
Dennis Farina
Rade Šerbedžija
Lennie James
Vinnie Jones
Benicio Del Toro
Jason Flemyng
Dave Legeno
Goldie
Ewen Bremner
Alan Ford
Adam Fogerty
Mike Reid
Robbie Gee
Sam Douglas
Sorcha Cusack
Julianne Nicholson
Guy Ritchie
Velibor Topic
Liam McMahon





[[Kategoria:Lennie Jamesek Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Goldiek Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Adam Fogertyk Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Mike Reidek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Robbie Geek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sam Douglasek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sorcha Cusackek Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Liam McMahonek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Matthew Vaughn Itzuli
[[Kategoria:Matthew Vaughnek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Columbia Pictures
Ekoizle eragilea Peter Morton Itzuli
Trudie Styler Itzuli
Steve Tisch
Stephen Marks Itzuli
Edizioa Jon Harris Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea John Murphy
Argazki-zuzendaria Tim Maurice-Jones Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Londres
Kanpo loturak

Snatch edota Snatch, Txerriak eta Diamanteak[1][2] (jatorrizko izenburua ingelesez Snatch) 2000ko Guy Ritchie ingeles zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako ekintza film bat da. Jason Statham, Stephen Graham, Brad Pitt, Alan Ford, Dennis Farina, Rade Šerbedžija, Lennie James, Vinnie Jones, Benicio Del Toro eta Jason Flemyng aktoreek antzeztu zuten.

Lock, Stock and Two Smoking Barrels (1998) film ez hain ezagunaren jarraipenatzat jo ohi da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ingalaterra, Londres. Franky "Lau Hatz" (Benicio Del Toro) lapurrak Anberesen ostu berri duen diamante bikaina Avi (Dennis Farina) estatubatuar nagusiari ematekotan da, bienbitartean Boris "Labana" (Rade Šerbedžija) errusiar arma trafikatzaileak Franky "Lau Hatzek" legezkanpoko boxeo borroka batean apostua egin dezan tentatzea lortuko du. Azken hau, Franky atrakatzeko azpijoku bat besterik ez da. Avi honetaz ohartzean, Franky eta diamantea aurkitzeko Tony "Bala Hortz" (Vinnie Jones) izeneko tipo bortitz bat kontratatuko du.

Laister Frankyren zorigaiztoko amaiera argituko da, gertakari honek harribitxiaren ehiza eta aurkitze laisterketa abian jarriko du, honetan jende guztiak parte hartuko du. Azkenean deskontrolatzeko arriskua izango duen ero joko bat bilakatuko da: engainua, txantaia eta iruzurra era odoltsuan nahasten dira. Pertsonai ugari agertuko dira: "Adreilu" ezizeneko Gangster anker eta zitala, bere amari karabana bat erosteko borrokatuko den Mickey (Brad Pitt) irlandar ijitoa... bai eta elementu ugari ere: aurrez prestaturiko boxeo borrokak, txakur goseti bat eta sarraski batera eramango duten arma mota asko ere... Nahas-mahas honen erdian denek gura duten diamante handia dago.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jason Statham: Turkiar, lizentziarik gabeko boxeolarien managerra.
  • Stephen Graham: Tommy, Turkiarraren negoziokidea.
  • Alan Ford: Adreilua, izaera zakarreko britainiar mafiosoa.
  • Dennis Farina: Abraham "Lehengusu Avi" Denovitz, amerikar bitxi trukatzailea.
  • Brad Pitt: Mickey O'Neil, irlandar ijitu buruzagi arduragabea eta lizentziarik gabeko boxeolaria.
  • Adam Fogerty: George Itsusia, Turkiarraren boxeolaria
  • Mike Reid: Doug Burua, bitxidenda baten jabea den bitxi trukatzailea.
  • Vinnie Jones: Tony Bala Hortz, mertzenarioa, zor kitatzailea eta alokairuko pistolaria.
  • Robbie Gee: Vinny, bahietxe txiki bateko jabea.
  • Lennie James: Sol, Vinnyren negoziokidea.
  • Ade: Tyrone, Sol eta Vinnyren auto gidari baldarra.
  • Rade Šerbedžija: Boris Labana, KGBeko agente ohia eta arma saltzaile uzbekiarra.
  • Benicio del Toro: Franky Lau Hatz, Aviren languntzailea.
  • Jason Flemyng: Darren, Mickey ijituaren laguna
  • Ewen Bremner: Mullet

Soinu banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Snatch filmaren soinu banda Guy Ritchie zuzendariak enkarguz hainbat artistei eskatutakoa da, hortaz honetan ingeles eszenatoki musikaleko hainbat musikari eta taldeek parte hartzen dute. Filmaren solasaldi esanguratsu edo aipagarrien lagungarri gisa Massive Attack, Oasis, Mirwais eta Madonna (Ritchieren emazte-ohia) abestiak entzun daitezke, besteen artean.

Abestien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kuasehfgaiurgh (Solasaldia) - Brad Pitt
  2. Diamond - Klint
  3. Supermoves - Overseer
  4. Hernando's Hideaway - The Johnston Brothers
  5. Golden Brown - The Stranglers
  6. Dreadlock Holiday - 10cc
  7. Hava Nagila - John Murphy
  8. Avi Arrives (Solasaldia) - Dennis Farina
  9. Cross The Tracks (We Better Go Back) - Maceo & The Macks
  10. Disco Science - Mirwais
  11. Nemesis (Diálogo) - Alan Ford
  12. Hot Pants (I'm Coming, Coming, I'm Coming) - Bobby Byrd
  13. Lucky Star - Madonna
  14. Ghost Town - The Specials
  15. Are You There - Klint
  16. Sensual Woman - The Herbaliser
  17. Angel - Massive Attack
  18. F**kin' In The Bushes - Oasis
  19. Don't You Just Know It - Huey 'Piano' Smith & The Clowns
  20. Avi's Declaration (Solasaldia) - Dennis Farina

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: en:Snatch (film)
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: es:Snatch