Wikipedia, Entziklopedia askea

112 (telefono zenbakia)

112 telefono zenbakia, larrialdietarako doaneko telefono zenbakia.

112 (bat bat bi ahoskatua) Europar Batasun osoan larrialdietan erabiltzen den telefono zenbakia da. 1991an ezarri zuen Europar Batasunk larrialdietarako zenbaki unibertsal gisa.

112 telefono zenbakia doakoa da. Erabiliz gero ez da dirurik ordaindu behar. Edozein telefonotatik deitu daiteke, estaldura dagoenean, nahiz eta estaldura hornitzen duen operadoreak erabiltzailearena ez izan.

Europan telefono konpainia guztiek 112 telefono zenbakira dohainik deitzeko aukera ematen dute.