
Abesbatza, korua, orfeoia edo korala ahotsa besterik erabiltzen ez duen musika-talde mota bat da.[1]
Osaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abesbatzak ahots-mota desberdinetan antolatuta egoten dira harmonia sortzeko. Ahots-erregistroaren arabera banatuta egoten dira (ahots altu eta grabeen arabera). Nagusiki, lau ahots-mota dira:
- Ahotsik altuenak sopranoak dira. Gehienetan emakumeak edo haurrak izaten dira, ahots oso altu eta argia dutenak.
- Hurrengoak kontraltoak dira, ahots grabeagoa duten emakumeak izaten dira.
- Gizonezko ahotsen artean, tenorrek errregistro altuak abesten dituzte, ahots distiratsu eta indartsuak izaten dutenak.
- Baxuek, berriz, ahots grabeena dute, soinuari sendotasuna ematen diona.
Batzuetan mezzosopranoak (soprano eta kontraltoaren artean) edo baritonoak (tenore eta baxuaren artean) egoten dira, barietate handiagoa egoteko.

Abesbatzak mistoak (gizonak eta emakumeak) edo berdinak (gizonezkoak bakarrik edu emakumezkoak bakarrik) izan daitezke.
Ahots bakoitzak musika-lerro desberdin bat abesten du, eta harmonia-efektua lortzen da aldi berean abestean. Entseguetan, erritmoa eta afinazioa landu ohi dira. Koruek hainbat estilo interpretatzen dituzte, batez ere musika klasikoa eta musika folklorikoa edo herrikoia.
Abesbatza-motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abeslarien adinaren eta generoaren arabera, honelako abesbatza-motak bereizten dira:
- Haur abesbatza edo ahots zurien abesbatza
- Emakumezkoen abesbatza
- Gizonezkoen abesbatza
- Abesbatza mistoa (gizon eta emakumeak)
Abeste motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abesbatza batek instrumentuz lagunduta edo gabe abestu dezake. Laguntzarik gabe egiten dutenean, a cappella abesten dutela esaten da. Instrumentuekin kantatzen dutenean, musika tresna bakar batekin izan daiteke (askotan pianoarekin), baina talde instrumental txiki batekin edo baita orkestra sinfoniko batekin ere izan daiteke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Abesbatza» Euskarazko Wikipedia 2022-03-06 (kontsulta data: 2025-07-04).