Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Piano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Artikulu hau musika tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Piano (argipena)».
Steinway pianoa.

Pianoa (pianoforteren laburpena, italieraz "piano", "leun" eta "forte", "indartsu" hitzek osatzen duten hitzaren laburdura) perkusio eta hari-instrumentu bezala sailkatutako musika tresna harmoniko bat da, eta Hornbostel-Sachsen sailkapenaren arabera kordofono sinple bat da. Pianoa jotzen duen musikariak pianista edo piano-jotzaile du izena.

Erresonantzia-kaxa batek osatzen du, teklatu bat gehitu zaiona. Teklatu horren bidez, altzairuzko sokak feltrozko mailu forratuekin kolpatzen dira, soinua sortuz. Bibrazioak zubien bidez transmititzen dira taula harmonikora, eta horrek anplifikatu egiten ditu. Hari anitzeko harpa kromatiko batez osatuta dago, zeharkako perkusio mekanismo batek eraginda, eta itzalgailuak gehitu zaizkio. 1700. urtean asmatu zuen Bartolomeo Cristofori paduarrak. Bere aurrekarien artean, zitara, monokordioa, dulzimerra, klabikordioa eta klabezina (hortik datorkio forma, baina ez mekanika) bezalako tresnak daude.

Historian zehar piano mota ezberdinak egon dira, baina ohikoenak isats-pianoa eta piano bertikala edo horma-pianoa dira. Pianoa afinatzea funtsezko faktorea da instrumentuaren akustikan, eta harien tentsioa aldatuz egiten da, frekuentzia egokietan bibratzeko moduan.

Mendebaldeko musikan, pianoa bakarkako interpretaziorako, ganbera musikarako, akonpainamendurako, konposatzen laguntzeko eta entseatzeko erabil daiteke. Instrumentu honentzako lehen konposizio espezifikoak 1732 inguruan sortu ziren, horien artean, Lodovico Giustiniren pianorako hamabi sonatak nabarmentzen dira, Sonate da cimbalo di piano e forte detto volgarmente di martelletti izenburukoak. Ordutik, asko izan dira pianorako obrak egin dituzten konpositoreak, eta kasu askotan, konpositore horiek berak piano-jotzaileak izan dira. Frédéric Chopin, Franz Liszt, Wolfgang Amadeus Mozart, Ludwig van Beethoven, Claude Debussy eta Piotr Ilitx Txaikovski konpositoreek jo zuten. Erromantizismo musikalaren tresna adierazgarria izan zen, eta paper garrantzitsua izan du gizartean, bereziki XVIII. eta XIX. mendeetako goi klaseen artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartolomeo Cristoforik asmatu zuen klabikordioa, pianoaren aitzindaria, Florentzian, 1709. urte inguruan, baina haren erabilera ez zen 1770. urtera arte zabaldu. Gravicembalo col piano e forte izena jarri zion egileak, «soinu apal eta ozeneko klabea», alegia, eta klabearen soinu indarra eta aukerak gehitu zizkion. Piano hartan haria ez zen harpa batean bezala jotzen, baizik eta mailutxo batek jotzen zuen eta atzera egiten zuen, hariak dardar egiten zuen bitartean. Itxura klabearen antzekoa bazuen ere, geroago piano guztiena izan zen funtzionamendu modu berbera zuen.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, pianoak burdinazko uztai gisako bat du –hari bikoitz eta hirukoitzen tentsio handiari eusteko modukoa–, 88 tekla, zurezko kabilatokia –gehienetan pago zurezkoa– eta eskuarki, bi pedal, eskubikoa, harien soinua luzatzeko eta soinua gehitzeko, eta ezkerrekoa, soinua gutxitu eta tinbrea aldatzeko. Piano batzuek hirugarren pedal bat izaten dute, sordina izenekoa, musika tresnaren ozentasuna ezerezteko.

Piano berriak bi motatakoak dira:

  • piano isatsdunak; hariak posizio horizontalean daude, eta baita hots kutxa ere. Handienak kontzertuetarako erabiltzen dira.
  • piano zutak; hariak posizio bertikalean daude.

Saio asko egin dira pianoa eraberritzeko: teklatu bikotzeko pianoa, etengabe luzatzen den soinua duen pianoa, tonu laurdeneko pianoa (mikrotonuak), piano elektrikoa, eta John Cageren piano prestatua, besteak beste.

Piano egile nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hariak Steinway markako piano baten barrualdean.

Piano-jotzaile eta konposatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frédéric Chopin, Delacroixen margoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]